Blue Velvet 1986ko pelikula estatubatuarra da, David Lynchek idatzi eta zuzendutakoa. Pelikulak izugarrizko ospea izan zuen 1986an eta urte horretako pelikularik hoberena izateko kontsideratua izan zen askorentzat. Momentu horretatik, klasiko bat bihurtu da eta bere zuzendaria den David Lynch izar internazionala bihurtu du. Beldur psikologikoa eta zine beltza nahasten duen filma da. Oscar sarietan zuzendari hoberena izateko hautatua izan zen.
Blue Velveten kritikari erreparatuz, banatuta egon zen hasieran, askok filmearen edukiak eginkizun artistiko eskasa zuela esanez. Hala ere, Lynch-en bigarren Oscar izendapena jasotzeko nahikoa izan zen. Hurrengo urteetan atentzio handia sortu zuen akademikoen artean bere sinbolismoa dela eta. Gaur egun, David Lynchen lan handienetarikoa kontsideratzeaz gain, 80. hamarkadako filmerik onenetarikotzat ere hartzen da. Sight & Sound, Time, Entertaiment Weekly eta BBC Magazine bezalako argitalpenek historiako filmerik onenen artean sailkatu izan dute. 2008. urtean, Blue Velvet amerikar zinearen misteriozko zinemako filmerik onena bezala hautatua izan zen American Film Institute-en eskutik.
Sinopsia
"Lumberton" herri estatubatuarrean girotuta, Mr. Beaumont bere lorategiko landareak ureztatzen ari dela, krisi bat sufritu eta lurrera jausten da. Jeffrey bere semea ospitarela joaten da bisitan eta etxerako bueltan belarri bat aurkitzen du bidean. Belarria poltsa batean sartzen du eta William detektibeari eramaten dio. Beranduago Sandy ezagutuko du (detektibearen alaba), eta berak ikerketaren xehetasun batzuk aurreratzen dizkio. Informazio horrek Jeffrey Dorothy Vallensen apartamentura eramaten du. Han, emakumeak deskubritu egiten du baina, hala ere, bere armairuan ezkutatzen laguntzen dio Frank Boothek ikusi ez dezan. Momentu horretan Jeffreyk ikusten du Dorothy eta Frankek duten erlazio sadomasokista.
Pelikulak munduan existitzen den dualismoa aurkezten ditu. Alde batetik, superfiziala dena, gainazalekoa, itxurazko sentsazio onez beterik dagoena; eta, bestetik, alde iluna, begirada soil batean polita dirudienaren atzean dagoen benetako errealitate gordina
Pelikula surrealismoaren adibide bat kontsideratzen da. Lynchek behin baino gehiagotan azpimarratu izan du belarriaren eszena Luis Buñuelen Un perro Andaluz -en agertzen den belarri eta inurrien eszenan dagoela oinarrituta.
Blue Velvet izena Bobby Vintonen Blue Velvet abestitik hartu zuten, ospetsua 1963an.
Soinu Banda
Nagusiki, pelikulan zehar Bobby Vintonen Blue Velvet abestiaren bertsio bat entzuten da, eta eszena batean Roy Orbisonen In dreams abestia ere entzuten da.