Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Fred Madison (Bill Pullman) jazz musikaria Renee (Patricia Arquette) emaztearekin batera bizi da. Behinola, Fredek bera eta beste emakume bat bere etxe barnean agertzen diren grabaziodun bideozinta misteriotsu batzuk jasoko ditu. Handik gutxira, festa batean zehar, gizon misteriotsu batek (Robert Blake) une hartantxe bere etxean dagoela aipatuko dio, Fredek gizon hura aurrean duela bere etxera deitu eta gizon misteriotsu hark erantzungo dio, Fred guztiz txunditurik utziz. Zeozer arraroa jazotzen ari denari buruzko susmo beldurgarriak hurrengo bideozintak jaso eta ikustean egi bilakatuko dira...