Berriki industrializatutako herrialdea (BIH) zientzia politikoan eta ekonomikoan erabiltzen den termino bat da, zeinak munduko zenbait herrialde sozioekonomikoki sailkatzeko balio duen. Berriki industrializatutako herrialde bat garapen bidean dagoen herrialde bat da, baina haren garapen-abiadura besteena baino nabarmen altuagoa delarik. BIH motako herrialdeetan industrializazioaren eragin sozialak (adibidez, urbanizazioa) herrialde hartako gizartea azkar eraldatzen ari dira.
Berriki industrializatutako herrialdeen zerrenda
Azpiko taulan ageri diren herrialdeak BIH gisa jotzen dituzte zenbait egile eta adituk. Turkia eta Hegoafrika garatutako herrialdetzat hartzen ditu CIAk. Turkia ELGAko kide fundatzaileetako bat izan zen 1961ean eta Mexiko 1994an batu zen erakunde hartara. G8+5 taldea G8ko kideek eta Txina, India, Mexiko, Hegoafrika eta Brasilek osatzen dute.
↑ abcdefghijMauro F. Guillén (2003). "Multinationals, Ideology, and Organized Labor". The Limits of Convergence. Princeton University Press. 126. or (5.1 taula).