Berreaga mendilerroak Txorierri eta Butroe haranak banatzen ditu. Bere mendirik altuenak 364 metroko altuera du. Berreaga mendiak muga egiten du Derio, Zamudio, Mungia eta Gamiz-Fika herrien artean.
Igotzeko hiru bide nagusi daude: Derioko Artebakarra auzotik, Mungiako Laukariz auzotik eta Zamudioko Geldo auzotik.
2013kouztailaren 16anEusko Jaurlaritzak bertoko Herrixka Gotortuaren eta Nekropoliaren Gune Arkeologikoa monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1], monumentu-multzo kategoriarekin. bertan gizakiaren okupazioaren aztarnak aurkitu dira Burdin Arotik, Kristo aurreko III. eta I. mendeen artean, eta Bizkaian garai horretan aurkitutako hileta-hilarrien bilduma onena.[2]