Benedicta Bergado Manzanos, ezagunagoa Bene Bergado izenez (Salamanca, 1963) bizkaitar artista garaikidea, eskultorea, da. Bere lanak errealaren eta fikzioaren arteko prozesuetan artikulatzen dira, eskala irudikapenean eraldatuz.
1987tk 1997ra bitartean, Unibertsitate bereko Arte Ederretako Fakultatean irakasle izan zen. 10 urtez UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle izan ondoren, 1998an Madrilen bizi eta lan egin zuen.[2]
Bizkaiko Artea sarian accesita (1990-1992) lortu zuen, eta hainbat beka jaso ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikoari emandakoa 1986 eta 1988an, eta Ertibilen lan poltsa 1987-1998an, besteak beste.
1994an egin zuen Basaurin bere aurreneko bakarkako erakusketa. Orduz geroztik, Bartzelonan (1998), Murtzian (1999) eta Milanen (2000) erakutsi ditu bere lanak. Talde-erakusketa askotan parte hartu du, Euskal Herrian, Espainiako beste erkidego batzuetan zein atzerrian: seitan 1988an, hamarretan 1999an eta lautan 2000an. 1999 eta 2000 urteko Arco arte-azokan ere erakutsi zituen bere lanak Espacio Mínimo Galeriaren eskutik, eta 2000 urteko Gure Artea erakusketarako hautatu zuten.
Ekologia
Ikuspegi ekologistarekin egiten dituen lanak etorkizuneko ikuspegiarekin planteatzen dira, energia berriztagarriei eta aldatutako elikagaiei buruz, eskala aldatuz, birziklatzea, berrerabiltzea eta birbanatzea proposatzen du.[3][4][5]
Hautatutako erakusketak
1992ko Arte Gaztearen Erakusketan eta 1994an José Luis Brea "DISTANCIA 0/ 0 Distantzia" komisariatutako erakusketan parte hartu zuen.
2021ean Madrilgo Erkidegoko aretoetan Alcalá 31 Irreversibles/Itzulezinak izeneko banakako erakusketa aurkeztu zuen.[6][7]
2023an, Decrecer izeneko erakusketa egin zuen, Bilboko Alondegiko Azkuna aretoan. Ia erakusketa osoa eskala handiko obra berriekin osatu zen, erakusketa horretako aretoetarako berariaz sortutakoak.[8][9] Eskultura horien formatuak erraldoiak dira, aretoen espazioa alde batetik bestera okupatuz. [10][11][12]