Barbora Špotáková (Jablonec nad Nisou, Bohemia, 1981eko ekainaren 30a) xabalina jaurtiketan espezializatutako txekiar kirolaria da. Beijing (2008) eta Londresko (2012) Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, eta munduko errekorraren jabea da, 2008an egin zuen 72.28 metroko jaurtiketarekin. 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen. 2022ko irailaren 9an kirolari profesionala izateaz utziko zuela iragarri zuen.[1]
Palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak