Aragoiko katalana[1] (katalanez, Català d'Aragó) deitzen zaio Aragoin mintzatzen den katalanaren aldaerari. Sartaldeko zerrenda izeneko Aragoiren ekialdeko eskualdean mintzatzen da, Huesca, Zaragoza eta Teruelgo ekialdeko udalerrietan. Mendebaldeko katalanaren barnean kokatzen dira Aragoin mintzatzen diren aldaera linguistikoak, ipar-mendebaldekoa eta tortostarra izenekoak. 2011 eta 2014. urteetan bildutako datuak aintzat hartuta, eskualde horretako biztanleen erdiak (%49.9, 30.415 biztanlek) hitz egiten du katalana, baina bere erabilerak behera egin du azken urteetan, tokiko hiztunen emigrazioak, imigrazioak eta Aragoin katalanak duen eta historikoki izan duen lege egoera kalteberak eraginda.[2][3]
Aragoiko katalanaren hiztunek normalean "katalan" gisa izendatzen dute beraien hizkuntza,[11] nahiz eta ez den arraroa tokian tokiko adaeraren izena ere baliatzea: fragantí, tamarità, maellà, etab. Sektore antikatalanistek[12] sarritan chapurreau, chapurriau, chapurreat edo chapurreado izendapenak erabiltzen dituzte.[13] Izendapen hori arbuiatzen dutenek diote izendapenak esanahai iraingarria zuela jatorriz, baina aldekoek ez dute horrela ulertzen.[14] Azken urteetan izendapenaren gatazkak indarra galdu du hiztunen artean; 1995eko ikerketa batek hiztunen %46,73ak xapurriau izendapena gustokoen zuena zela zioen (%9,23ak "katalan" izendapena nahiago zuen),[15]2015eko ikerketa berriago batek ordea hiztunen %44,6ak "katalan" izendapena nahiago zuela argitara eman zuen eta beste terminoa soilik %28,6ak hobesten zuela.[11]
1984tik katalana erakusten da hautazko ikasgai gisa Aragoiko katalana mintzatzen den udalerrietan eta Fraga, Zaragoza, Monzón eta Alcañizko Hizkuntza Eskola Ofizialek ere eskaintzen dute katalana ikasteko aukera.
Aragoiko katalanaren polemika bor-bor egon da azken hamarkadetan Aragoiko politikan. Sektore batzuek Aragoiko katalana aragoieraren hainbat aldaera direla babesten dute eta horiek katalan gisa kontsideratzea baztertzen dute.[16][17] Korronte hau Valentzia, Murtzia eta bestelako autonomia erkidegotan ohikoa diren korronte antikatalanistetan oinarritu ohi da. Bestalde, sektore katalanistek Aragoiko katalana katalana dela babesten dute. Arlo sozialeko gatazka hau ordea ez da existitzen arlo akademikoan, hor gehiengoa ados baitago Aragoiko katalana katalan gisa kontsideratzearekin.[18][19][20]
1984kootsailaren 1ekoMequinensako adierazpena izan zen Zerrendako katalanari babes legala emateko lehen pausoa. Adierazpen horrek ikastetxeetan hizkuntza hautazko ikasgai gisa ematea ahalbidetu zuen.
1999. urteanAragoiko Ondare Kulturalaren Legea onartu zen, zeinak aragoiera eta katalana etorkizun hurbilean hizkuntza ofizial izendatuko zirela aurreikusi zuen.[22]2009koAragoiko Hizkuntzen Legeak aragoiera eta katalana Aragoiko autonomia erkidegoko "berezko hizkuntzak eta historikoak" direla onartu zuen, alabaina, aurreko legearen aurreikuspena ez zen bete, ez baitzen hizkuntza horien ofizialtasuna esplizituki onartu.[23]
2001ean Aragoiko Gobernuak Hizkuntzen Legea martxan jarri nahi izan zuen, PSOE eta PAR alderdiek bultzatuta, baina soilik aurreproiektu bat idaztea lortu zen.[24] Aurreproiektuaren bigarren eranskinean Aragoiko katalana nagusitasunez erabiltzen zen udalerrien zerrenda aditzera eman zen. Lege hori sortzeko 1997an Aragoiko Gorteetako ikerketa batzorde berezi batek eman zituen ondorioak baliatu ziren,[25] zeinak Aragoin hiru hizkuntza mintzatzen zirela ondorioztatu zuen: gaztelera, aragoiera eta katalana. Azken hizkuntza Ribargortza, La Litera eta Cinca Beherea eskualdeetako udalerri guztietan eta Zaragozako eta Teruelgo Aragoi Beherea eskualdeko udalerri batzuetan egunerokotasunean mintzatzen zela jaso zuen. Hau da, Kataluniarekin muga egiten duten eskualdeetan.
2001ko Hizkuntzen Legearen aurreproiektuaren arabera ondorengo udalerrietan mintzatzen da katalana nagusitasunez:
2013an Alderdi Popularrak eta PAR alderdiek 2009an onartutako Hizkuntza Legea ezeztatu zuten eta berri batek ordezkatu zuen. Lege berriak aurrekoa kamustu zuen aragoiera eta katalanaren hiztunen eskubideei zegokienean. Aldaketa nabarmenak honakoak izan ziren:[26][27]
2009ko legeak aragoiera edo katalana nagusi ziren udalerriei toponimia berezko hizkuntzan soilik ezartzeko aukera eman zien. 2013ko legeak aukera hori baztertu eta toki izenak gazteleraz derrigorrez eta nahi izanez gero berezko hizkuntzan (aragoiera edo katalana) ezartzeko betebeharra ezarri zuen.
2009ko legeak argi adierazi zuen aragoiera eta katalana zirela Aragoin gaztelaniaz gain mintzatzen ziren beste bi hizkuntzak. 2013ko legeak izenak lausotu zituen: pirinioar eta aurrepirinioar eskualdetako aragoiar hizkuntza eta ekialdeko eskualdeko aragoiar hizkuntza izenak eman zizkien aragoiera eta katalanari, hurrenez hurren.
2009ko legeak erakunde publikoekin katalan edo aragoieraz komunikatzeko eskubidea aitortu zien hizkuntza horien hiztunei. 2013koak aldiz, erakundeek, hala nahi zutenei, katalanez edo aragoieraz erantzuteko betebeharra ezeztatu zuen.
2015ean Javier Lambánsozialista boterera heldu zen eta 2013ko legea ezeztatuko zuela agindu zuen, 2009koa berreskuratzeko. Alabaina, 2016an aurreko legearen zuzenketa bat baino ez zen onartu. Zuzenketak aurreko legeak ezarri zituen hizkuntzen izendapen lausoak ezabatu eta aurrekoak (aragoiera eta katalana) berreskuratu zituen.[28]
Alderdi Popularrak eta PAR alderdiak Aragoiko katalanaren legezko aitortzaren aurkako joera nabarmena erakutsi dute historikoki. Adibidez, María José Ferrando Aragoiko Alderdi Popularraren bozeramaileak 2016eko legearen inguruan esan izan du katalanaren ofizialtasunak gastu ekonomiko handia ekarriko lukeela eta Aragoin katalanaren hiztunen gehiengoak beraien hizkuntzaren ofizialtasunik ez duela nahi. Sektore antikatalanisten babesa izan ohi dute alderdi hauek.[29]
↑del Valle Melendo, Javier; Espona Vila, José (2006). Aragoiko Diputazio Orokorra, «Comarca de la Ribagorza» (pdf). Zaragoza. 199. or. ISBN 84-7753-608-2.
↑Palomares Puertas, Arturo; Rovira Marsal, Juan (2008). Aragoiko Diputazio Orokorra, «Comarca de La Litera» (pdf). Zaragoza. 239. or. ISBN 978-84-8380-142-0.
↑Montón Broto, Félix J. (2004). Aragoiko Diputazio Orokorra, «Comarca del Bajo Cinca» (pdf). Zaragoza. 235. or. ISBN 84-96223-55-8.
↑Caballú Albiac, Miguel; Cortés Borroy, Francisco Javier (2008). Aragoiko Diputazio Orokorra, ed. «Comarca de Bajo Aragón-Caspe» (pdf). Zaragoza. 281. or. ISBN 978-84-8380-137-6.
↑Micolau Adell, José Ignacio; Thomson Llisterri, Teresa (2005). Aragoiko Diputazio Orokorra, «Comarca del Bajo Aragón» (pdf). Zaragoza. 210. or. ISBN 84-7753-391-1.
↑Benavente Serrano, José Antonio; Thomson Llisterri, Teresa (2003). Aragoiko Diputazio Orokorra, ed. «Comarca del Matarraña» (pdf). Zaragoza. 239. or. ISBN 84-7753-723-2.
↑Caballú Albiac, Miguel; Cortés Borroy, Francisco Javier (2008). Aragoiko Diputazio Orokorra, «Comarca de Bajo Aragón-Caspe» (pdf). Zaragoza. 281. or. ISBN 978-84-8380-137-6.
↑"LEY 10/2009, de 22 de diciembre, de uso, protección y promoción de las lenguas propias de Aragón." Aragoiko Aldizkari Ofiziala 252 zbk., 2009ko abenduaren 30ekoa