Monzón
Monzón Aragoiko seigarren eta Huescako probintziako bigarren udalerririk populatuena da. Probintziaren ekialdean dago kokatuta, Cinca Erdialdea izeneko eskualdean. 17.115 biztanle zituen 2010ean. HistoriaMusulmanen garaian, Monzón konkistatzeko Banu Sabrit dinastiak Huescatik eta Banu Qasi-tarrek Lleidatik borroka egin zuten. XI. mendean Banu Hud-tarren eskuetan zegoen, eta El Cidek bereganatu omen zuen 1083an. Kristauek hiria konkistatu nahi zuten Zaragoza eta Lleida arteko taifak isolatzeko. Antso V.ak erregeak bertako erresuma sortu zuen bere semearentzat, Petri I.a izango zena. 1143an tenplarioen eskuetara igaro zen. KulturaOndareaHirian bi monumentu daude interes historikoa dutenak: Alde batetik gaztelua (IX. mendeko dorre nagusiarekin) eta bestetik Santa María del Romeral katedral erromanikoa. Hizkuntzak eta Liburu AzokaUdalerrian aragoierazko hiztunak bizi dira, eta "O Branquil" izeneko aldizkaria argitaratzen dute. Gaztelera hizkuntza nagusia da bestela. 1995etik, "Feria d’o Libro Aragonés" izeneko azokan Aragoiko hiru hizkuntzetan argitaratutako liburuak erakusten dituzte, aragoiera, gaztelera eta katalana alegia. Bertako hizkuntza gutxituaren elkarteen topagunea da halaber. Azukre lantegi zaharrean antolatzen du "Institución Ferial de Monzón" erakundeak, Marisa Mur buru delarik (Jesús Planas ordezkatu zuena). Pertsonaia ezagunak
Hiri eta herri senidetuak
Argazkien galeria
Ikus, gaineraKanpo estekak
|