120.000 urte baino gehiagotan populaturik, Brontze Aroan eta iberiar garaian bereziki, aztarna arkeologikoek eskualdearen aberastasuna islatzen dute. Denboran aurrera osorik okupatu zuten musulmanek, Al-Andaluseko goiko mugetan, eta kristauek birkonkistatu zuten XII. mendearen erdialdean.
Eskualdeko iparraldea aurre-piriniotan kokatuta dago n, Ribagorzaren jarraipen geografiko moduan. Zelaietan zerealak eta olibondoak tartekatzen dira artadiekin. Hegoaldean ordea Ebroko lautada dago. Ekialdean, bestela, Vessants de la Noguera Ribagorçana eta Serra Llarga-Secans de la Noguera ditu mugakideak.