Noguera Katalunian
La Noguera Kataluniako mendebaldean dagoen barrualdeko eskualde mugakidea da, Lleidako probintzian kokatutakoa, Huescako probintziaren ondoan.
37.565 biztanle zituen 2005ean , eta 38.955 2016an , 30 udalerritan banaturik. Balaguer herriburua eta udalerririk populatuena da.
Geografia
Kokapena
Iparraldean Pallars Jussa eta Alt Urgell , hegoaldean Segria , Pla d'Urgell eta Urgell , ekialdean Segarra eta Solsones eta mendebaldean La Litera eta Ribagorza (Huesca ) eskualdeak mugakide ditu.
Inguru naturala
Serra del Montsec mendilerrotik Plana d'Urgell lautadaraino hedatzen da. Segre ibaia ardatz naturala da, eta Noguera Pallaresa eta Noguera Ribagorçana ibaiek ere eskualdea zeharkatzen dute.
Udalerri nagusiak
Balaguer (hiriburua): 13.718 biztanle (2002 ).
Artesa de Segre : 3.283.
Ponts : 2.405.
Vallfogona de Balaguer : 1.528.
Albesa : 1.515.
Termens : 1.386.
Ondarea
Historiaurrekoa : Cova Gran de Santa Linya, Roca dels Bous de Llorenç, Cova dels Vilars d'Os-eko labar artea (Balaguer) eta Seró-ko tumulua.
Vil·la romana del Romeral (Albesa ).
Bellpuig de les Avellanes, Santa Maria de Gualter eta Santa Maria de les Franqueses de Balaguer monasterioak .
Sant Pere d'Àger, Sant Pere de Ponts eta de Santa Maria elizak eta Balaguer -eko erdigune historikoa.
Castell de Montsonís (Foradada )
Baronia de Sant Oïsme (Montsec)
Mare de Déu de la Pertusa (Àger )
Pontseko kale nagusiaren arkupeak.
Parc Astronòmic del Montsec d'Àger, Vilanova de la Sal-eko gatzaga, Centre de l'Or del Segre de Balaguer, Museu de les campanes d'Os de Balaguer edo Castell del Remei (Penelles ).
Pertsona ezagunak
Ikus, gainera
Kanpo estekak