Antioko III.a Handia seleuzidar erregeak, kalteordain bezala, 15000 talentu ordaintzeko konpromezua hartu zuen.
Antioko III.ak, Kartagoko buruzagia zen Anibal ere Erromari eman behar zion. Baina baldintza hau ez zen bete, kartagoarrak, Bitiniarantz ihes egin baitzuen.
Antiokok, Taurus mendietatik iparraldeko Asia Txikiaren zatiari uko egiten zion, gainontzeko lurraldeetan errege bezala geratzen zelarik.
Bosforo itsasartetik nabigatzeari uko egiten zion.
Bere elefante eta itsasontziak uzten zituen, hamar izan ezik
Apameako baketik aurrera, Seleuzidar Inperioak, Erromarentzat mehatxu bat izateari utzi zion, eta, Egiptoren ahultasunagatik eta Ekialdeko Mediterraneoko gainontzeko estatuen botere faltagatik, Erroma, inguru osoan nagusi izateko oinarriak finkatu ziren.