Etolia[1] (antzinako grezieraz: Αἰτωλία, Aitōlia; grezieraz: Αιτωλία, Etolia; latinez: Ætolia) Greziako eskualde menditsua da, Korintoko golkoaren iparraldeko kostaldean dagoena. 2011ra arte, herrialdeko prefekturetako bat bazen ere, egun Etolia-Akarnaniaren gehiengoa osatzen du. Hiriburua Messolonghi izan arren, hiri nagusia Agrinion du.
Mendebaldean Akeloo ibaiak Akarnaniarekin muga egiten du; iparraldean Epiro eta Tesalia, ekialdean Lokrida eta hegoaldean Korintoko golkoa ditu.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak