Jatorrizko Lokridaren lurraldea, bi eskualdetan banatu zen: Dorida eta Fozida. Beharbada, inguruko herri baten inbasio goiztiar baten ondorio izan zen. Gertaera honek, eskualdearen antzutasunarekin bateraturik, herri mugakideen joera gerlari eta dominatzaileen aurrean etengabeko larrialdi egoera sortu zuen, baita greziar historian paper atzerakoi bat izatea ere.
Lokrida Opuntia, bertako hiri nagusia zen Opusen izenetik abiatuta izendatua izan zen. Lokrida Opuntiako metropolirik nagusiena Naupakto zen.
Bigarren Mediar gerran, K.a. 480an, Xerxes I.aPersiako erregeak, Grezia inbaditu zuen eta bere armadarekin joan zen Trazia, Tesalia eta Lokridan zehar. Xerxesek, orduan, Atikarantz jarraitu eta Atenasi su eman zion, greziarrek ebakuatu zutena inbaditzailearen boterea ikusita.