Hau da, hogei urte besterik ez zituenean, alargun geratu zen eta senarraren titulua bereganatu zuen. Harrezkero, nebaren alde egin zuen konderritik. Litekeena da Antsa bera 1068an jaiotako Petri infantearen hezkuntzaz arduratzea, 1071n erregeak Elisabet Urgellgoa zapuztu baitzuen.[3]
San Pedro de Siresako monasterioaren emakumezkoentzako baliokidea zen Santa Cruzko monasterioa babestu, zuzendu eta kudeatu zuen, nahiz eta botodun moja izan ez.
1071. urte inguruan, nebak Felizia Roucykoa ezkondu zuenean, erregearen tenentziez arduratu zen. Agirietan San Urbezko (1074tik aurrera), Santa Cruz de la Serósko (1074-1094), Atarésko (1083) eta San Pedro de Siresako (1082-1095eko amaiera) tenente moduan agertu zen eta baita garai haietako neba eta ilobaren agirietan ere.
Ohiz kanpokoa eta zuzenbide kanonikoaren aurkakoa bazen ere, 1082 eta 1083 artean Iruñeko elizbarrutia kudeatu zuen, Gartzia bere anaia bera ere baztertuz. Huescako katedralean dagoen 1082ko agiri batek in sede episcopale Iruniensis cometissa domna Sancia in conmendatione (Iruñeko gotzain-egoitzan Antsa andrea kondesa aginduz) dio.[2][4][3] Egoera bitxi honen arrazoia teologikoa izan liteke: Antso Remiritz erregeak, 1068an Erromara bidaiatu zenetik Aita Santuaren basailua zena, hispaniar edo mozarabiar errituaerromatarren mesede ordezkatzearen aldekoa zen eta Gartzia anaiak Aita Santuaren eskaera honen kontrakoa izan zen.
Era berean, ohiz kanpokoa ere bazen 1082tik aurrera, San Pedro de Siresakoren bezalako gizonezkoentzako monasterio bat kudeatzea, are gehiago, Erresuma osoko gune kultural eta politiko nagusienetariko bat izanda.
Neba baino luzeago bizi izan zen eta 1095ean, neba hil eta urtebetera, testamentua egin eta berak agindutakoa bete zuela esan zuen.
Hilobia
Litekeena da Antsa andreak berak agindu izana bere hilobia egiteko, guraize aulki batean eserita dagoen emakume baten irudiarekin apaindua dago. Garai haietan prelatu nagusiak irudikatzen ziren horrela, beraz, litekeena da Antsak berak horrela aginduta izatea. Hilobia egun Jakako beneditarren komentuan dago, Santa Cruz Siresakoaren komunitatea bertara mugitu baitzen.
Erromanikoko hilobi hau oso ondo kontserbatua dago. Bi metro luze neurtzen dituen harrizko bloke bat da, lau aldeetan zizelkatua eta barruan hustua. Burualdean bi grifo ditu aurrez aurre, eta oinaldean krismoi hirukoitza. Sarkofagoaren atzealdean, ondoren kalitate gutxiagoko artista batek zizelkatutako zalditeria eszena batzuk agertzen dira.[5]
2011n Zaragozako Unibertsitateak koordinatutako ikerketa batek hilobian 9 pertsonaren gorpuzkiak zeudela zehaztu zuen.[6] Ikerketa honen arabera, sarkofagoan Antsa andrearen, bere arreba Urraca eta Teresaren eta Oibarko Antsa amonaren gorpuzkinak topatu ziren.[7]
↑Constable, Olivie Remie. (1997). Lynn H. Nelson ed. Concerning King Sancho I of Aragon and His Deeds. in: Medieval Iberia: Readings from Christian, Muslim, and Jewish Sources. Pittsburgh: University of Pennsylvania Press ISBN0 812 215 699..
↑ abDurán Gudiol, A.. (1965). Colección diplomática de la catedral de Huesca. I Zaragoza, doc. 46 (1082) or..
↑ abLapeña Paúl, Ana Isabel. (2004). Sancho Ramírez, rey de Aragón (¿1064?–1094) y rey de Navarra (1076–1094). Gijón: Trea, 52-61 or. ISBN84-9704-123-2..