Barbastroko gurutzada

Barbastroko gurutzada
Errekonkista
Data1064
LekuaBarbastro
Koordenatuak42°00′N 0°06′W / 42°N 0.1°W / 42; -0.1
EmaitzaKristuaen garaipena
Gudulariak
Gurutzatuak Lleidako taifa
Buruzagiak
Tomas Chalongoa
Antso Ramirez
Ermengol III.a Urgellgoa
Gilen VIII.a Akitaniakoa
Al-Muzaffar

Barbastroko gurutzada edo Barbastroko setioa Alexandro II.a aita santuak 1063an bultzaturiko nazioarteko espedizioa izan zen, Barbastro Lleidako taifaren eremutik ateratzea helburua zuena. Berez errekonkistaren zati bat izan zen baina bere ezaugarri internazionalak hurrengo bi mendeetako gurutzaden aurrekari bilakatu zuen espedizioa.

Italiar-normandiarrez osaturiko Aita Santuaren armadaz gain, Tomas Chalongoak zuzendutako borgoinarrek, Antso Ramirezek zuzendutako kataluniar eta aragoiarrek[1][2] eta Gilen VIII.a Akitaniakoak zuzendutako akitaniarrek ere hartu zuten parte.

Frantziar armadak Pirinioak zeharkatu zituen Somportetik eta kataluniar armada Gironan 1064ko hasieran bildu zen. Armada biek batu eta Grauserako bidea hartu zuten Barbastro erasotzeko.[1]

Hiriak ez zuen laguntza jaso Lleidatik eta, ura bukatu zenean, setioa laster bukatu zen. Gurutzatuek erruki barik arpilatu zuten hiria[3] eta 50.000 musulman inguru hil ziren.[4]

Ermengol III.a Urgellgoak hiriaren tenetzia lortu zuen. 1065ean, musulmanek yihad aldarrikatu eta erraz berreskuratu zuten hiria.[1]

Erreferentziak

  1. a b c Bishko, Charles Julian. (2012). Fernando I and the Origins of the Leonese-Castilian Alliance With Cluny. The Library of Iberian Resources online, 62 or..
  2. Fernández, Jaume. Arnau Mir de Tost, el Cid de les terres de Lleida. .
  3. Al-Baki, al-Himyari,al-Mi’Tar. (1992). In Christians and Moors in Spain. III Warminister: C. Melville and A. Ubaydli, 70-71 or..
  4. H. J. Chaytor. (2012-3-6). A History of Aragon and Catalonia. The Reconquest.. The Library of Iberian Resources online, 137 or..[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak