Hego Amerikako herriek espainiarren konkisten kontra aurrera eraman zituzten guduetako buruzagia. Venezuelan, Kolonbian, Perun eta beste herri batzuetan borrokatu zen, Francisco de Miranda eta Simón Bolívarrekin batez ere, eta garrantzi handiko garaipenak lortu zituen Ekuadorren independentziako azken borrokan eta Amerika espainiarrengandik askatu zuen Ayacuchoko guduan (1824). Peru Garaiko lurraldea zena Boliviako Errepublika bihurtu zuen eta hil arteko lehendakari izendatu zuten 1826an, baina 1828an kargua utzi zuen. Atentatu batean hil zuten.