Antonieta Saxonia-Altenburgekoa (1838ko apirilaren 17a - 1908ko urriaren 13a) Saxonia-Altenburgeko printzesa izan zen jaiotzez eta Anhalteko dukesa ezkontzaz. Eduardo Saxonia-Altenburgekoaren eta Amalie Hohenzollern-Sigmaringenekoaren bigaren umea izan zen. Bere ama Karlos Hohenzollern-Sigmaringenekoaren alaba zen.
1854ko apirilaren 22an ezkondu zen Altenburgen etorkizunean Frederiko I.a Anhaltekoa izango zenarekin. Ezkontza arrazoi dinastikoak zirela eta izan zen, Frederiko baitzen Alemaniako printzerik aberatsenetako bat. Sei ume izan zituzten.