Saxonia-Altenburgoko Dukerria, gaur egungo Turingia alemaniar estatuan zegoen antzinako dukerria zen, Ernestoar DukerrienaWettin etxe saxoniarraren Ernestoar lerroko dukeek gobernatzen baitzuten.
Bi dukerriek elkarrekin jarraitzen dute 1825 arte Saxonia-Gotha-Altenburgoko Federiko IV.a hiltzen denean. Urte honetan, Altenburgo berriz eratzen da dukerri batean, Saxonia-Hildburghausen adarrera pasatuz, honen dukeak, bere dukerriari uko egiten diolarik, Saxonia-Meiningenen onurarako. Saxonia-Altenburgoko dukerri berriak 1918rarte jarraitzen du, urte horretan, Turingiako estatua eratzen delarik.