Anna-Maria Wagner (Ravensburg, Baden-Württemberg (Alemania), 1996ko maiatzaren 17a) judo borrokalari alemaniarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina lortu zuen (Mayra Aguiar brasildarrarekin elkarbanatuz) ≤78 kg-ko emakumezkoen kategorian, Shori Hamada japoniarraren (urrezkoa) eta Madeleine Malonga frantziarraren atzetik.
Alemania ordezkatuz, berriz, brontzezkoa lortu zuen talde mistoko kategorian (Israelgo taldearekin elkarbanatuz), Frantziako taldearen (urrezkoa) eta Japoniakoaren (zilarrezkoa) atzetik. Honako hauek osatzen zuten Alemaniako taldea: Johannes Frey, Karl-Richard Frey, Jasmin Grabowski, Katharina Menz, Dominic Ressel, Giovanna Scoccimarro, Sebastian Seidl, Theresa Stoll, Martyna Trajdos, Eduard Trippel, Anna-Maria Wagner eta Igor Wandtke-k.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak