Anatomie d'une chute (euskaraz: «erorketa baten anatomia») Justine Trietek zuzenditako 2023ko thrillerfrantsesa da, Trietek eta Arthur Hararik idatzitako gidoi bat oinarri duena. Sandra Hüller du protagonista. Triet zuzendariak Sandra Hüller protagonista nagusiarekin egindako bigarren kolaborazio nabarmena da, 2019an Sibyl filmean topo egin ondoren. [1]
Sinopsia
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ikasle bat Sandra elkarrizketatzen ari da. Idazle arrakastatsuaren lanean interesaturik dago. «Zer jakin nahi duzu?», galdetzen dio Sandrak. Hartu-eman jostalari bat da bi emakumeen artekoa, ia elkar seduzitzen ariko balira bezala; goiko pisutik datorren 50 Cent rap abeslariaren kanta ozenak elkarrizketa eteten duen arte. Sandra eta Samuel Alpeetan kokatuta dagoen txalet batean bizi dira, euren seme Danielekin. Biak dira idazleak; Sandrak arrakasta handia duten autofikziozko obrak idazten ditu, Samuel idazle frustratua da. Gizona etxearen atikoa berritzen ari dela, erori eta hil egingo da. 11 urteko Danielek (istripu baten ondorioz ikusmena ia guztiz galdu duena) aurkituko du elurretan, bere txakurrarekin pasieran dabilela. Laster sortuko da zalantza Samuelen heriotzaren inguruan: suizidioa izan da, istripu bat edo hilketa bat? Sandrak bere laguna den abokatu bat kontratatu beharko du, galdera horien guztien erdigunean egongo baita. Perituen azterketak, galdeketak, egitateen berritzeak, defentsaren estrategiak… Epaiketa eran antolaturiko galderek Sandra eta Samuelen harremana xehatzen saiatuko dira, emakumearen erruduntasuna aztertu nahian.[2]
Anatomie d'une chute Canesko 76. Zinemaldian estreinatu zen, 2023ko maiatzaren 21ean. Urrezko Palma film onenaren saria irabazi zuen, eta Palm Dog saria irabazi zuen halaber. Queer Palm sarirako ere lehiatu zen. 2023ko abuztuaren 23an estreinatuko da Frantziako zinemetan.[4]
Erreferentziak
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Anatomie d'une chute» artikulutik itzulia izan da, 2023-10-15 data duen 32560383 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-10-15 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.