Anastasia Ilinitxna Blizniuk (errusieraz: Анастасия Ильинична Близнюк; Zaporizhia, Ukraina, 1994ko ekainaren 28a) errusiar gimnasta artistikoa da.[1]
Olinpiar Jokoak
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Londres), esku hartu, eta urrezko domina eskuratu zuen; 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Rio de Janeiro), berriro urrezko domina eskuratu zuen, biak Errusia ordezkatuz, eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Tokio), zilarrezkoa eskuratu zuen ROC ordezkatuz; guztiak gimnasia erritmikoan Taldeka aparatu guztiak kategorian; Tokion, Bulgariako taldearen (urrezko domina) atzetik eta Italiako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROCeko taldea.[2][3]
Honako hauek osatzen zuten ROCeko gimnasta taldea: Anastasia Blizniuk, Anastasia Maksimova, Angelina Xkatova, Anastasiia Tatareva eta Alisa Tistxenkok. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak
|
Urtea
|
Lekua
|
Domina
|
Proba
|
2012
|
Londres Erresuma Batua
|
01 !
|
Taldeka aparatu guztiak, gimnasia erritmikoa.
|
2016
|
Rio de Janeiro Brasil
|
01 !
|
Taldeka aparatu guztiak, gimnasia erritmikoa.
|
2020
|
Tokio Japonia
|
02 !
|
Taldeka aparatu guztiak, gimnasia erritmikoa.
|
Nazioarteko gainerako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak