Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
David Kessler eta Jack Goodman (David Naughton eta Griffin Dunne), bizkar-zorroak harturik, Europan barna hiru hileko bidaia egitea erabaki duten bi estatubatuar gazte dira. Ingalaterrako landa eremu bakarti batetik igarotzean, bertakoek aholku beldurgarriak eman dizkiete: "ez zaitezte bidetik baztertu, ezta mortuetara hurbildu ere", "kontuz ilargiarekin". Bi gazteak bideari berrekin eta iluntasunean barneratu direnean, mortuetatik datorren oihu izugarri bat entzun dute, baina ez dira jabetu kondairazko izaki odolzale bat darraienik: haren biktimak Lurrean behin-betiko harat-honata ibiltzera zigortuta dauden bizidun hildakoak bilakatzen dira eta erasotik bizirik ateratzen direnek, aldiz, bestelako patua dute...