Mark Twain idazlearen The Prince and the Pauper (Printzea eta Txiroa) kontakizun laburraren eragina edo egokitzapen modernoa dela ere esan izan da.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Filadelfia. Randolph (Ralph Bellamy) eta Mortimer Duke (Don Ameche) negoziogizon adinduek giza naturari buruzko bi tesi edo pentsakera ezberdinak dituzte: batentzat, gizakien izaera berezkoa eta genetikaren araberakoa den bitartean, bestearentzat heziketa eta maila sozialaren araberakoa da. Eztabaida hori kitatu eta beren teoriak egiaztatzeko asmoz apustua egin, eta sozialki elkarren artean muturrean bizi diren bi pertsonen patuak aldatu eta zer jazotzen zaien ikusiko dute: Louis Winthorpe III (Dan Aykroyd) aberats ongi hezitu ustehandia eta Billy Ray Valentine (Eddie Murphy) kaleko etxegabe behartsu lotsagabearen bizitzak elkartrukatuko dituzte.
Film honetako Randolph Duke (Ralph Bellamy) eta Mortimer Duke (Don Ameche) pertsonaia aberatsak 1988an John Landisek zuzendutako Coming to America filmean berriz ere aktore berdinek antzeztuta agertu ziren, baina hartan umore ukitua emanez kaleko bi etxegabe dira, gainera film honetan etxegabearen papera antzezten duen Eddie Murphy aktoreak Zamundako printze aberatsaren papera eginez Randolph eta Mortimerri diru kopuru itzela oparitzen die, honela hiru aktoreek antzezten dituzten maila sozial ezberdinetako pertsonaien bidez bi filmeen arteko lotura umoretsu eta ironikoa egiten da.