Amrullah Saleh (darieraz eta paxtuneraz: امرالله صالح) (Panjshir, 1972ko urriaren 15a) Afganistango de iure presidentea da 2021eko abuztuaren 17tik,[1] Afganistango Konstituzioaren arabera.[2] Aurretik, Afganistango presidenteordea izan zen 2020tik, bai eta eta Afganistango barne-ministro 2018-2019 urteen artean. Segurtasun Zuzendaritza Nazionaleko (NDS) buru izan zen ere 2004tik, 2010ean dimisioa eman zuen arte.[3]