Amerikako Estatuen Erakundea[1] edo AEE (ingelesez: Organization of American States; gaztelaniaz: Organización de los Estados Americanos, portugesez: Organização dos Estados Americanos, frantsesez: Organisation des États américains) erakunde kontinental bat da, 1948ko apirilean Bogotan sorturikoa, kideen arteko elkartasuna eta lankidetza sustatzea helburu duena. Ameriketako hogeita hamabost estatuk sortu zuten, eta 35 kide ditu egun.
NBEren printzipio orokorrak ditu oinarri; bakeari eustea eta Ameriketako herrialdeen arteko ekonomia-, gizarte- eta kultura-alorretako elkarlana bultzatzea eta demokrazia babestea dira AEEren helburu nagusiak. Estatu Batuek eragin handia dute AEEn eta, haien eraginez, komunisten kontra agertu zen erakundea; hori dela eta, Kuba AEEtik kanpora gelditu zen 1962an. 2009an, ordea, indarge geratu zen erabaki hori eta, harrezkero, Kuba AEEeko kide da.
Estatu kideak
Ameriketako 35 estatu burujabe dira Amerikako Estatuen Erakundeko kide. Honako 21 hauek izan ziren fundatzaileak:
Geroago erakundea zabalduz joan zen, Kanada eta independentzia lortu zuten Karibeko estatuak sartu zirenean (onartze urtea parentesi artean):
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak