Alopezia androgenikoa[1]gizonezkoen artean ohikoena den burusoiltasun edo alopezia mota da, emakumezkoetan ere gertatzen den arren. Ez da giza afekzio hutsa, txinpantzeei, orangutanei, makakoei eta beste primate espezie batzuei eragiten baitie.[2] Hormona maskulino edo androgenoek erasanarekiko genetikoki aurrez ezarritako buru-azalaren zenbait eremutan duten eragina areagotzearen ondorio da. Ilearen folikuluaren jarduera gutxitzen doa pixkanaka, tamainaz txikituz doana, ile-erraboiaren atrofia osoa gertatzen den arte, eta, ondorioz, ilea galtzen da.
Tratamendu herrikoi eta publizitario ugari daude baina medikuek honako hiru besterik ez dute onartzen: minoxidil, finasterida eta ile-transplantea.