Ermuko Zubiaurre kaleko Ostatukua etxean jaio zen, Laureano eta Modestaren seme gaztena izango zena. Aita armagina zen mutikoa jaio zenean eta herriko bake-epaile gisa ere aritzen zen, urteak beranduago Ostatuaren kargua hartuko zuen arren.[3]
Zirikatzaile eta bromazale petoa zelako, erabateko drogosoa, herrian Droget goitizenetik ezagutzen zuten.[2][3]
Alejandro esku-huskako pilotaria izan zen. Behin Logroño aldera partida bat jokatzera joan, Mexikora alde eta ez zen 10 urtetan itzuli. Han Pancho Villaren iraultza aldarrikapenekin bat egin eta nekazariei ohostutako lurrak berreskuratzeko borrokan hartu zuen parte. Bertan ikasi zuen gaztelania eta betirako mantenduko zuen hango mexikar azentua.[2][3][4]
Ermura itzulita, Urbano Mantxobasarkitekto herrikideak 1923an eraiki zion etxeari “Rantxua” izena jarri zion, Mexikoko nekazal etxalde tipiko horien gomutaz. Tailer bat sortu zuen beste birekin bazkidetzan, A.G.I. (Aranburu, Garate, Ildefonso): arropa lisatzeko plantxak, jatordua egiteko su txikiak... gerokoan elektrogailuen Ufesa enpresan garatu zena.[2]
Ibilbide politikoa
Errepublikazalea zen pentsamoldez eta 1931koapirilaren 14anEibarrenBigarren Errepublika aldarrikatu egun bezperan, Ermutik Eibarrera kalejiran joandako haien tartekoa izan zen, “biba!” eta “gora!” artean, hiru koloreko banderak astinduz eta klarinete doinuen erritmora. Eibarren arratsalderako manifestazioa egitea pentsatzen ari zirela, Alfontso XIII erregea oraindik Madrilen zegoela zabaldu zen eta han ez zutela zer ospatu. Lotu banderak eta isil-isilik Ermura berriro. Hurrengo goizaldeko 6 t´ erdietan eibartarrek Errepublika aldarrikatu zuten, Estatu osoan inon baino goiztiarrago.
Droget eta bere alderdi-lagunen Eibarrera arteko kalejira haren gomutaz, apirilaren 14ero, urteroko Errepublikaren ospakizunen hasiera Ermutik Eibarrera arteko kalejira batek ematen dio, “biba! eta “gora!” artean, hiru koloreko banderak astinduz.[2][5][6]
Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, Aranburu Frantzian esiliatu egin behar izan zen. Espainiatik ihesiz hanka egindako errepublikazaleen babesgunean bihurtutako Gurseko kontzentrazio-esparruan egon zen, horrela jasotzen baitute hangoen berri ematen duten izen zerrendek.[7]Hendaia inguruan bizi zela, Claudia Gorosabel emaztea hilean behin joaten zitzaion bertaraino jateko eta arropa garbiz betetako otzara bat aldean zuela.[2][3]
Ermuko bere Rantxuan hil zen, 1956ko uztailaren 11an, bularreko angina baten ondorioz.[2][3]
Drogeten iturria
1930eko hamarkada hasieran, Ermutik Errekaldera bitartean bide bazterrean dagoen iturria egin zuen. Mendian behera zetozen urak bideratu eta txorrota jarri zien. Harrezkeroztik Drogeten itxurrixa deitzen zaio iturriari eta baita inguruko parajeari.[2]
Erreka eta zelaia zituen ondoan; gerra ondorengo urteetan herriko gazteen jolas eta igerileku, nagusiagoen atsedenleku eta askoren arrantza-habi bihurtu zirenak: sarboak, ezkailuak, amuarrainak, loinak, barboak, aingirak, kangrejoak… Drogeten iturri kontra doan Urko erreka arrantza-toki estimatua izango zen, herriko aberatsenetakoa.[8]
1989koazaroan, Euskal Birusa Elkarte Kulturalak, Ermua eta Mallabiko herri aldizkaria argitaratu zuen estreinako aldiz. Drogetenitturri izenarekin kaleratu zen, Alejandro Aranbururen izena eta izana gordetzeko eta hark eraikitako iturriaren leku-izena ez galtzeko asmoz.
Aldatuz joan da iturriaren itxura azken urteetan, Alejandrok egindakoaren berreraiketa Ermuko udalaren esku egonik. 2003an, aldizkariaren 100. zenbakiaren ospakizunen harira, Esther Astarloakesmaltatutakoazulejuzeramikoekin apaindu zen . 2021 urtean, 300. zenbakia kaleratzearekin batera, iturria txukundu eta sarbidea erraztu eta seinaleztatzeaz arduratu zen berriro Ermuko udala.
Aitortzak
Ermua eta Mallabiko herri aldizkariak bere omenezko Drogetenitturri izena darama
1999anGara egunkarian eta Aitzindariak izenburupeko kolaborazioan Asisko UrmenetakDrogeten bizitza laburtzen zuen 4 binetako komikia argitaratu zuen
2001ean Asisko Urmenetak argitaratutako Mantxut Mantxut?lokuzio liburuan, “Drogan ibili, drogosoa izan” esapideak Alejandro Aranburu du ilustrazio-iturri[9]