Alberto Garzón Espinosa (Logroño, 1985eko urriaren 9a) espainiar politikaria eta ekonomista da. Sevillako Pablo de Olavide unibertsitateko ikertzailea izan zen. Espainiako Alderdi Komunistaren kide da, eta 2003tik, Ezker Batukoa. 2011tik kongresuko diputatua da. ATTAC-eko kidea ere bada. 2015 Espainiako Gobernuko lehendakaritzarako hautagai aukeratu zuten Orain Bateraren aldetik.