Aintzane Uria Campo (Durango, Bizkaia, 1979ko apirilaren 12a) abeslaria, soinularia eta musika irakaslea da.
Biografia
Ikasketa musikalak Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioan burututa, hainbat musika-tresnarekin aritzen da: akordeoia, gitarra, panderoa…
1999tik Luhartz taldeko abeslaria da. Aldizkari batean irakurri ostean neska euskalduna behar zutela erromeria talde batean, kontaktuan jarri zenean ez zekien Luhartzekoei deitzen ari zenik, euron jarraitzailea zen arren.[1]
Taldearen errepertorioa osatzen duten euskal musika tradizionaleko eta pop-rockaren klasikoak abesten ditu ekitaldi bakoitzean, eta Aintzanek berak sortutako abestiak ere badira taldeak jotzen dituenen artean.[2]
Euskal Herriko Unibertsitatean Hezkuntza Musikala ikasitakoa da. Getxoko Txaramela Musika Eskolako irakasle, musika-hezkuntza eta akordeoia erakusten die gazte eta umeei. Musika ludikotasunetik hobeto ikasten dela sinistuta, txikiagoak musikara gerturatzeko, esaterako liburuei kantak sortzen dizkiete, ipuin musikatuan bihurtuz: umeek irudia ikusten dauden bitartean melodiara adi egoten dira eta interakzio maila ere altuagoa da bere ustez.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak