Juan Crisóstomo Arriaga 1806kourtarrilaren 27an jaio zen BilbokoGoienkaleko 12.ean eta Zazpi Kaleetako Joan Santuen elizan izan zen bataiatua. Bere jaiotetxean plaka oroigarri bat ikus daiteke. Juan Simon Arriaga Urlezaga eta Rosa Baltzola Garamendiren bi seme-alabetatik zaharrena izan zen bera. Berriatuan organo-jotzaile izandako aitak erakutsi zion hasiera batean musika.[2] Zer-nolako talentua zuen ikusirik, Faustino Sanzen, bere garaiko biolinista ospetsuaren ikasle izatera iritsi zen, eta 11 urterekin konposatzen eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zen.
15 urte zituela PariskoÉcole Royal de Musique et Declamation ikastetxean (Parisko kontserbatorioa) ikasten hasi zen biolina Pierre Baillotekin, harmonia François-Joseph Fétisekin eta kontrapuntua Luigi Cherubinirekin. Kontserbatorioan 4 urtez izan zen matrikulatuta, eta hango aktetan gordeta daude Juan Crisóstomo Arriagaren notak eta haren lanari buruzko oharrak.[3]
20 urte betetzeko egun gutxi falta zirela, 1826ko urtarrilaren 16an hil zen Juan Crisóstomo Arriaga, dirudienez biriketako gaitz batek jota. 1977. urtetik, Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko ateburuan haren heriotza gogorarazten duen oroigarri bat dago.
↑Pérez de Arriaga, Joaquín. (2004). Joaquín Pérez de Arriaga ed. Juan Crisóstomo de Arriaga (1806-1826); Obra Completa para Cuarteto de Cuerda. Madril: Polifemo ISBN84-86547-74-1..