2020tik Irakaskuntza Masterra online eskaintzen duen GOI Ikastegiko idazkari akademikoa da, baita irakaslea ere.[4]
2019an GOI ikastegia prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketako Ikastegia sortu zuten UEUren barnean UPV/EHUren ikastegi atxiki gisa, online unibertsitate-ikasketak euskaraz sustatzeko asmoz. Horren baitan plazaratu zen 2020/2021 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterraren online modaltatea. Euskaraz eskaintzen da (ingelesezko hautazko batzuekin) eta eskolak Ikasgela Birtualaren bitartez eskaintzen dira 3 espezialitatetan: Natur Zientziak eta Matematika, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Hizkuntza eta Literatura. Espezialitate bakoitzean 40na ikasle daude, guztira 120. Latatu irakaslea da Natur Zientziak eta Matematika espezialitate horretan.[5]
Ainhoa Latatu UEUko Natur Zientziak saileko kidea da 1994tik eta sail horren sailburua izan zen 1998tik 2002ra. Orduan hasten zen UEU graduondoko titulua antolatzen Eibarko Markeskua jauregian eta orduan, 2002an, bertan lanean hasi zen Ainhoa Latatu .UEUko unibertsitate-mailako titulazioen antolaketaren ardura bere gain hartuta. UEUk UPV-EHUrekin 2001az geroztik hamar baino gehiago graduondoko antolatu ditu. Horietan gutxienez 280 pertsona titulatu dira. Ikastaro guzti horien antolaketaren koordinatzailea eta arduraduna izan da Ainhoa Latatu. Hauek izan dira titulazioak eta zein urtetan hasi ziren.
2002-2003: Hizkuntza eta teknologia (master)
2002-2003: Herri Erakundeen kudeaketa (HEREKU)
2002-2003: HIZNET
2004-2005: Estatistika eta Konputazio
2006-2007: Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioak
2007-2008: Nafarroa. Historia eta ondarea zientziaren bidez
2007-2008: Euskarazko komunikazioa (Mofiziala, UEU laguntzailea)
2007-2008: Hizkuntzaren Azterketa eta prozesamendua (Mofiziala, UEU laguntzailea)
2012-2013: Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean
2012-2013: Neuroerreabilitazioa
2012-2013: Hondakinen kudeaketa eta tratamendua
2012-2013: Itzulpengintza eta teknologia
2013-2014: Euskal Herriko Lurraldea eta Paisaia. Planifikazioa, kudeaketa eta antolamendua
2015-2016: Mendizaletasuna: mendi jardueren ikasketak
2016-2017: Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa
2016-2017: IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan.[6]
2019-2020:Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua)[7]
2019-2020:IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (UPV/EHUren Aditu Titulua)[8]