Aietxu toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Agexsu (1056)
Agessu (1063)
Ahecho (1280)
Aechu (1366)
Ayechu (1534)
Ayechu (1800)
Aietxu (1990)
Ezaugarriak
Armarria
Aietxuko armarria Urraulgoitiko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
«
Urrezko hondo batez eta aurrean baterako bi bihotz gorriz osatuta dago goialdean eta behealdean hondo urdinez zortzi puntako urrezko izar batez. Bi aldeak zerrenda gorri batek banatzen ditu. Armarriaren ertza, urrezko zortzi gurutze dituen beste zerrenda gorri bat da. Eguzki batek koroatzen du.
UrraulgoitiZangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago. Udaletxea Irurozkin dago. Erliebe handiko ibarra da, Ugarron bezalako arroilek nabarmenduta, lurraldeko gainerako lekuetatik isolatzen baitute. Ibarraren erdialdea nekazaritzakoa da, baina zenbat eta iparralderago edo ekialderago, orduan eta lur gutxiago dago erabilgarri. Azkenik, gainerako udalerriekin muga egiten duten eremuak menditsuak dira.
Klima
Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1 400 mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900 mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.
Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.
Antzinako jaurerri-lekua, bere izeneko ibarreko garrantzitsuena (Aietxuibar), XI. mendean dokumentatua. 1802anUrraulgoiti ibarreko diputatuek eta etxeak txandakatuz aukeratutako errejidoreek gobernatzen zuten, eta, bertako mendietan, uda-garaian, irabazle ugari bazkatzen zen. 1850ean eskola zuen, urtean 512 errealeko dotazioarekin eta maisuak aldi berean sakristaua izateko zuen betebeharrarekin. XX. mendean, errota bat zegoela esaten da.
Demografia
2023 urteko erroldaren arabera 16 biztanle zituen Aietxuk.[6]
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
18
16
16
16
16
15
16
15
17
15
16
16
15
14
13
13
16
16
16
16
16
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Politika
Aietxuko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Jesus Maria Sancha Sancha da.
Kontzejua
Aietxuko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Jesus Maria Sancha Sancha da.
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrozko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
↑Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
↑Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.