Artzibar ibarra berezia da, bitxia beharbada, eta Erdi Arokan galtzen da bere jatorria. Ez dio jarraitzen ibai baten inguruan garatzeko zonako arauari. Bi adar bereiz ditu, Irati eta Urrobi ibaien ibilbideei jarraituz, eta hirugarren adar erdi bortxatu bat Gurpegi errekaren inguruan.
Klima
Udalerriko gunerik garaienetan izan ezik, Artzibar gehienean klima azpimediterraneoa nagusi da. Urteko batez besteko tenperatura 6 eta 12 gradu bitartekoa da (sei gradu mendietan eta hamabi herrigunean). Prezipitazioak 1 000 eta 1 600mm bitartekoak dira, betiere udaberrian eta udazkenean ugariagoak. Urteroko egun euritsuak 100-120 inguru izaten dira, eta azarotikapirilera ohikoa da elurra jaustea.
Baso-soiltze gogorra jasan dute Artzibar aldeko basoek. Pagoa, pinu basatia, haritza eta artea dira zuhaitzik ugarienak. Artea, arroilean eta ipar eta ipar-mendebaldeko mendietan hedatzen da batez ere. Birlandatutako pinuek 1 000 hektareatik gora hartzen dituzte, batez ere Austriatik ekarritako pinu lariziarrak dira.
Estazio meteorologikoak
Artzibarren dagoen Orotz-Betelu udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 619 metrora, Nafarroako Gobernuak1993n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Inguruko klimatologiagatik, ez dirudi oso egokia urtearen zati handi batean bizitzeko. Antzinako herria izan zen, ia baserria, San Martini eskainitako elizarekin. 1427rako jenderik gabe zegoen. Ezagutzen dugun datu bakarra 1366an eta 1402an hiru bizilagun zeudela aipatzea da.
Oharrak
↑/að̞ása/ ahoskatua (laguntza) Azentua: zorrotza bigarren silaban