Abentura mistikoa (japonieraz: 摩訶不思議大冒険,Makafushigi Daibōken?)
Dragoi Bolaanime eta mangan oinarrituriko 3. filma da, 1988ko Ekainaren 9an estreinatu zen. Filma, aurreko Loti Ederra deabruaren gazteluan-ren jarraipena da eta euskaratua izan da. Gazteleraz Aventura Mística izenburua hartu zuen.
Seriearen istorio paraleloa da, kasu honetan, Dortoka maisuarekin egindako entrenamenduaren ostean gertaturikoa.
Aipatzekoa da film honetan ez daudela pertsonai berririk, bigarren mailako pertsonaiak beste rol batzuetan agertzen direlarik.
Sinopsia
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Chaoz, Mifan enperadorea, bere panpina galdu duen mutikoa besterik ez da. Bere bigarrengoa, Mikerroi, Dragoi Bolak bilatzeari ekiteko konbentzitzen dio, desio bezala bere panpina berreskuratzea izanik. Hala ere bere asmo ezkutuak behin Dragoi Bolak aurkitutakoan enperadore bilakatzea da.
Bere armadak Karinen Lur Santua erasotzen dute, beraz BoraUpa bere semearekin Mifan gaztelua arte bidaiatzen da, bertan arte martzialen txapelketa ospatzen ari baita, eta haren irabazlea enperadorea edozein desio eskatu ahalko dio. Bora-ren desioa armada bere lurretik alde egitea da.
Bertan Dortoka maisuarekin topo egiten dute, bere ikasleak Son Goku eta Krilin bertan parte hartzea nahi baitu haiek probatzeko, baina Mikerroi-ren jarraitzaileak ere bertan daude, haien artean Tao Pai Pai eta Metalezko Sarjentua nabarmentzen direlarik. Borrukaren igarotzean Tao Pai Pai-k Bora hiltzen du, bere semaren, Upa-ren, negarrak sortaraziz. Orduan Goku Upa laguntzeko erabakia hartzen du.
Amaieran panpina Mikerroi bere gazteluan ezkutaturik zeukala ohartzen dira denak, eta borruka batzuen ostean, Goku-k dragoi bolak bildu eta Bora-ren berpiztea eskatzen dio dragoiari, denok pozaren pozez ospatuz.