Loti Ederra deabruaren gazteluan (japonieraz: 魔神城のねむり姫,Majinjō no Nemuri Hime?)
Dragoi Bolaanime eta mangan oinarrituriko bigarren filma da, 1987ko Uztailaren 18an estreinatu zen. Filma, aurreko Dragoiaren kondaira-ren jarraipena da eta euskaratua izan da. Gazteleraz La Bella Durmiente en el Castillo del Mal izenburua hartu zuen. Seriaren istorio alternatiboa da, Dortoka maisuaren entrenamendua baino lehenago kokatutakoa.
Sinopsia
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Son Goku eta KrilinDortoka maisuari haiek entrenatzea eskatze diote, eta azken honek dio, deabruaren gazteluaren loti ederra ekarri behar diotela. Handik gutxira Goku eta Krilin badoaz, orduan Yamcha eta besteak haien bila datoztenean Dortoka maisuak jolas-parke batetara joan direla dio, ondoren haien bila doaz.
Goku eta Krilin Deabruaren eskura (jatorrizko japonieraz 悪魔の手 Akuma no te) heltzen dira eta deabruan aurka burrukan hasten dira, bitartean Yamcha eta besteak erasotuak dira eta Bulma bahitua da. Bulma itzartzean loti ederraren gelara eramaten dute, bere odola lotiaren itzatzea ospatzeko erabiliko baita. Bitartean Goku eta Krilin-ek Gastel garaitzen dute eta gaztelura ailegatzen dira, momentu horretan konturatzeko Loti ederra harribitxi bat dela, berau lortzear zeudela, Lunch lapurtu egiten du. Ihesean zegoen bitartean doministiku egin eta harribitxia jauzten zaio, Goku atzematea lortzen du baina Lucifer Krilin harrapatu eta harribitxia berehala ematea agintzen dio bere laguna hilik ikusi nahi ez baldin badu.
Ondoren, gure 3 lagunak, Goku, Krilin eta Bulma, lotuta daudelarik, Lucifer harribitxia ilbetearen indarrarekin kargatu eta Eguzkia kanoiaren bidez suntsitzea saiatzen da, baina ilbete hori Goku-rengan eragiten du Ozaru bihurtuz, hots, gorila erraldoi bat. Goku gaztelu osoa txikitzen du baina guztiz deskontrolatua dago, orduan Puar itsatsa mozten dio eta Goku, bere lehengo egoerara itzulita, kanoiari Kame Hame Ha bat jaurtitzen dio bere norantza guztiz aldatuz eta Lucifer hilez.
Lucifer (jatorrizko japonieraz ルシフェル Rushiferu) Eguzkia kanoi baten bidez suntsitzeko asmoa duen gazteluko deabruen buruzagia da.
Maiordomoa (jatorrizko japonieraz 執事 Shitsuji) gazteluko etxezaina edo maiordomoa da.
Gastel (jatorrizko japonieraz ガステル Gasuteru) Goku eta Krilin-en aurka borrokatzen den deabrua da, gorri kolorekoa eta gerriko batekin borrokatzen duena.
Musika
Irekitze abestia (opening)
"Makafushigi Adventure!" (jatorrizko japonieraz 魔訶不思議アドベンチャー! Makafushigi Adobenchā!) Hiroki Takahashik konposaturikoa