|
Tao Pai Pai
|
桃白白
|
Sexua
|
Gizonezkoa
|
Jaiotze data
|
459. urtea
|
Jatorria
|
Mangan
|
Lehen agerraldia
|
8. liburukia, 85. atala (manga) Dragoi Bolako 58. atala (animea)
|
Arraza
|
Lurtarra
|
Senideak
|
|
Teknikak
|
|
Ahotsa
|
Chikao Ôtsuka
|
Tao Pai Pai (jatorrizko japonieraz 桃白白 ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Mikerroiren anaia munduko hiltzailerik handiena da.
Biografia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Tao Pai Pai 459. urtean jaio zen, 730ean hiltzaile bezala lanean hasi zelarik. Zapi Gorridun Armadak Son Goku hiltzeko kontratatu zuen. Honen zerbitzuak oso garestiak ziren, 100 milioi hilketa bakoitzeko, baina hiltzaile bezala hasi zebeko 20. urteurrena ospatzeko 50 milioiko prezio berezia jarri zuen. Taok Blue Jenerala hil zuen Red Komandantearen aurrean bere abilezia frogatzeko.
Behin Karinen Lur Santuan Borarekin borrokatu zen, eta honen lantzarekin zeharkatu zuen. Gero, borroka motz baina gogor batean Son Goku garaitu eta ustez hil zuen. Tao Pai Paik Gokuren menpe zeuden Dragoi Bolak hartu zituen eta Zapi Gorridun Armadaren kuartel nagusira bidean jarri zen. Hala ere 4 izarreko bola ahaztu zuen (Son Gokuri bizia salbatu ziona) eta itzuli egin behar izan zuen. Lur Santura itzultzean berriz ere Son Gokurekin borrokatu egin zen, baina oraingoan apurka-apurka galtzen zihoan. Azkenik guztiz garaitua izan zen, eta etsipenak jota granada bat bota zion Gokuri, baina honek ostiko batez itzuli eta aurpegian eztanda egin zion.
Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan berriro agertu zen gorputza zibor bilakatua zuelarik. Bere helburua Son Gokutaz mendekatzea zen, baita bere anaiaren eskolako ikasleen desertzioa zigortzea ere. Aurre-kanporaketetan Chaoz kaleratu zuen, baina final-laurdenetan Ten Shin Hanen eskuetan argi eta garbi galdu zuen.
Tao Pai Pairen azken agerraldiak Cellen jokoaren aurreko egunetan izan ziren. Lehenengoan Son Gohanekin topo egin zuen, baina Son Gokurekin antzekotasuna antzeman zionean oilobusti bat bezala ihes egin zuen. Bigarrenean, eta azkenengoan, Son Goku Dragoi Bolen bila zebilela elkar ikusi ziren. Tao Pai Pai trikimailu bat erabiliz Gokugandik ihes egin zuen bi bolekin. Azkenik Gokuk Tao Pai Pairen jokoak gainditu zituen, eta honek bolak ematea beste irtenbiderik ez zuen izan.