1980ko hamarkadan beldurrezko nerabe filmeetako ikur nagusienetakoa izan zen Freddy Krueger (Robert Englund) pertsonaia zitala mundu osoan ospetsu bilakatuarazi eta estrenatu bezain azkar beldurrezko zinemaren generoko kultuzko filma bilakatu zen, bestalde, gaur egun aski ezaguna den Johnny Depp aktorearen lehenbiziko paper nabarmena ere izan zen.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1981, AEBtako udalerri batetako instutuko hainbat nerabeek suak aurpegia desitxuratua eta laban zorrozdun eskularruak dituen gizon zital eta misteriotsu baten jazarpena pairatzen dutela amestu ohi dute. Bapatean, haietako batzuk lotan daudelarik hiltzen hasten dira, gerora antzina Freddy Krueger izeneko gizona bizirik erre zuten gurasoen seme-alabak direla jakingo da, gizon hura mendeku bila dabilerarik.