Scream 2 (euskaraz Garrasia 2) 1997ko Wes Craven estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Neve Campbell, David Arquette, Courteney Cox, Sarah Michelle Gellar, Jamie Kennedy, Jada Pinkett, Jerry O'Connell eta Timothy Olyphant aktoreek antzeztu zuten.
Bere jarraipenak bi dira: Scream 3 eta Scream 4. Bere aurrekaria Scream da.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Urte bat pasa da Woodsboron gertatutakoaz eta orain Sidney unibertsitatean dago baina iragana berriro agertuko da eta hilketa berriak gertatuko dira Woodsboroko unibertsitatean.