Luzapenean 1-1 amaitu ostean, penaltietan (4-2) irabazi zuen Athleticek, bere 25. kopa zena. Athleticek lehenengo 4 penaltiak sartu zituenean, Julen Agirrezabala atezainak Mallorcaren bigarren penaltia geldituta zuen, eta Mallorcaren hirugarrena goitik kanpora botata.[3][4][5][6][7][8][9][10]
Finalistak eta palmaresak
Beltzez agertzen dira taldeak irabazi zituen denboraldiak.
Linierrak: Íñigo Prieto López de Cerain
Diego Barbero Sevilla
Laugarren epailea: Alejandro Muñiz Ruiz
Ordezko epailea: Antonio Ramón Martínez Moreno
VAR: Eduardo Prieto Iglesias
VAR laguntzaileak: Santiago Jaime Latre
Miguel Ángel Ortiz Arias
Gehienez bost ordezkapen, beste bat gehiago luzapena egonez gero.
Ospakizuna
Garaipena ospakizunerako motibo handia izan zen, baina izatez, Sevillako egonaldia jaia izan zen Athleticeko milaka zaleturentzat. 70.000 lagun inguru bertaratu zirela kalkulatu zen, Bilbotik eta beste zenbait tokitatik joanak.[11]
Finalaren egunean, garaipena jakindakoan Bilbon ere ospakizun handiak izan ziren. Ospatu zuten askok San Mames estadioan hasi zuten jaia, han milaka lagunek finala pantaila erraldoietan jarraitu baitzuten.[12]
Taldea Bilbora itzulitakoan, apirilaren 9an (asteartean), jokalariek eta entrenatzaileak afaria egin zuten, eta amaitutakoan kalean jarraitu zuten jaia kalejira eginez. Jokalari batzuek sare sozialetan zabaldu zituztenez ospakizun horren irudiak, jende andana bildu zitzaien eta kaleren bat ere moztu zuten. Ondorioz, zabaldu zen futbolariei espedientea ireki ziela Ertzaintzak jakinarazi gabeko bilkura izan zela egotzita. Legearen arabera, 24 orduko aurrerapenaz jakinarazi beharra zegoen halako ekintza, eta 600 eurorainoko isuna jaso zezaketen jokalariek.[13] Hala ere, agintaritza polizialak atzera egin zuen asmo horretan eta ez zen azkenean zigorrik izan.[14]
Ospakizun handiena apirilaren 11n izan zen, ostegunean, Gabarra atera zuenean Athleticek eta itsasadarrean zeharkaldi historikoa egin zutenean, 40 urtean halakorik gertatu barik.