Ángela Labordeta de Grandes (Teruel, Espainia, 1967ko abuztuaren 10a) espainiar idazle eta kazetaria da.
Biografia
Teruelen jaio zen, Aragoin, 1967an. Idazlea eta kazetaria da. Zaragozan bizi da, Filosofia eta Letrak ikasi zituen hirian. Diario 16 de Aragon eta El Periódico de Aragónen aritu da kazetaritzan. José Antonio Labordeta idazle eta kantautorearen alaba da, Miguel Labordeta idazlearen iloba eta Ana Labordeta aktorearen ahizpa.
Europako Parlamenturako 2014ko hauteskundeetan, Ángela Labordetak Europako Udaberriko koalizioan parte hartu zuen, Chunta Aragonesistaren (CHA) lehen ordezkari gisa. Ez zuten hautatu.[1]
Lanak
Itzulpenak
Bere ipuinak ingelesera itzuli dira:
- My Mother's Boyfriend.[3]
- Barcelona (Gargoyle Magazine).
Aitortzak
2021ean Angela Labordeta idazle eta kazetaria, Zaragozako Pilar Plazan egin zen Liburu Azokako pregoilaria izan zen.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak