Ana Labordeta de Grandes (Teruel, Aragoi, 1965eko uztailaren 19) aragoar aktorea da. 2009. urtean bigarren mailako aktore onenaren saria jaso zuen Amar en tiempos revueltos telesaieko pertsonaiarengatik.[1][2]
Biografia
Aita, José Antonio Labordeta idazlea, abeslaria eta politikaria zuen. Ama, berriz, Juana de Grandes. Bi ahizpa ditu: Ángela Labordeta idazlea eta kazetaria; eta Paula Labordeta.
Filologia Hispanikoak ikasten aritu zen, eta utzi egin zuen aktore izateko.[3] Bokazio berantiarrekoa izan da, eta antzerkiaren munduan oinarritzen da bere ibilbide profesionala, nahiz eta film eta telesail batzuetan ere parte hartu duen.
Aktore ibilbidea
2003an 23 centimetros lanean Carlota pertsonaia lanarekin SGAEren Miguel Mihura saria irabazi zuen. Espainiako autoreren batek sortutako obra bateko aktore onenari ematen zaio sari hori.
2009an, bigarren mailako aktore onenaren saria irabazi zuen, TVEko Amar en tiempos revueltos telesailean egindako lan handiagatik, Moroccoko Rosario gerentea interpretatuz.
2010ean, Max Antzerki Sarietarako izendatu zuten, Aktore Onenaren kategorian, Noviembre antzerki-muntaian egindako lanagatik.
2023. urtean Lola Herrera eta Lola Baldrichekin Adictos lana egiten aritu da.[4]
Lanak
Hauexek dira bere lan batzuk:[2]
Telebista
Filmak
Urtea
|
Filma
|
Pertsonaia
|
Oharrak
|
2015
|
Uno para todos
|
Carmen
|
|
2015
|
Embarazados
|
Medikua
|
|
2010
|
Planes para mañana
|
Marian
|
|
2007
|
Quiéreme
|
Psikiatra
|
|
2003
|
Soldados de Salamina
|
Gerona zahar etxeko langilea
|
|
2002
|
Primer y último amor
|
Cecilia
|
|
2000
|
Obra maestra
|
|
|
1995
|
Una casa en las afueras
|
Marta
|
|
1995
|
¡Oh, cielos!
|
Elvira
|
|
Film laburrak
Urtea
|
Filma
|
Pertsonaia
|
Oharrak
|
2012
|
La media vuelta
|
Silvia
|
|
2007
|
Avalancha
|
Eva
|
|
Antzerkia
Urtea
|
Antzezlana
|
Pertsonaia
|
Zuzendaria
|
Oharrak
|
2016
|
El Padre
|
|
|
Héctor Alteriorekin
|
2014
|
Pluto
|
|
Magüi Mira
|
Aristofanesena
|
2014
|
Atlas de geografía humana
|
|
Juanfra Rodríguez
|
Almudena Grandesena
|
2012
|
Querida Matilde
|
Matilderen alaba
|
|
Lola Herrera eta Daniel Freirerekin
|
2011
|
Radioteatro
|
|
|
Cadena Ser irrati-katean
|
2011
|
Las bicicletas son para el verano
|
|
|
|
2011
|
Noviembre
|
|
|
|
2007
|
El guía del Hermitage
|
Sonia
|
|
Federico Luppi eta Manu Callaurekin
|
2007
|
Un Picasso
|
|
|
José Sacristánena
|
2003
|
Excusas
|
|
|
Joel Joanena
|
2002
|
Los puentes de Madison
|
|
|
Manuel de Blas eta Charo Lópezekin
|
2002-2003
|
23 centímetros
|
|
|
|
1999
|
La hermana pequeña
|
Inés
|
|
|
1997
|
Así que pasen cinco años
|
|
|
Federico García Lorcarena
|
1996
|
Retablillo con Don Cristóbal
|
|
|
Federico García Lorcarena
|
1996
|
La Señá Rosita (las tragicomedias y las cachiporras)
|
|
|
|
1996
|
El visitante
|
|
|
Antonio Amadorena
|
1996
|
Después de la lluvia
|
|
|
|
1990
|
La Orestíada
|
|
|
|
1985
|
Comedias bárbaras
|
|
|
|
1985
|
El mercader de Venecia
|
|
|
|
1985
|
Marat Sade
|
|
|
|
1985
|
Después de la lluvia
|
|
|
|
1985
|
La soledad del guardaespaldas
|
|
|
|
Sariak eta aintzatespenak
- 2003an SGAEren Miguel Mihura saria 23 centimetros laneko Carlota pertsonaiarengatik.
- 2009an Bigarren mailako aktore onenaren saria irabazi zuen, TVEko Amar en tiempos revueltos telesailean Moroccoko Rosario gerentearen interpretazioarengatik.
- 2010ean Max Antzerki Sarietarako izendatu zuten, Aktore Onenaren kategorian, Noviembre antzerki-muntaian egindako lanagatik.
Erreferentziak
Kanpo estekak