Álvaro Alcalá Galiano

Álvaro Alcalá Galiano

Bizitza
JaiotzaBilbo1873ko maiatzaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaParacuellos de Jarama1936ko azaroaren 27a (63 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)José Jiménez Aranda
Joaquín Sorolla
Antonio Lekuona
Adolfo Guiard Larrauri
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
KidetzaRoyal Cavalry Armory of Zaragoza (en) Itzuli
Genero artistikoakostunbrismoa

Álvaro Alcalá Galiano Bildosola (Bilbo, 1873ko maiatzaren 21a - Paracuellos de Jarama, 1936ko azaroaren 27a) euskal dekoratzaile eta margolaria izan zen[1].

Antonio Lekuona eta Adolfo Guiardekin hasi ondoren, Madrilen ikasi zuen. Acción Española aldizkariarentzat lan egiten zuenez, Paracuellosko sarraskian erail zuten[2].

Ibilbide

Gaztea zela Parisera joatea proposatu zioten Leon Bonnat maisuarekin trebatzera. Dena den, bere familiak nahiago izan zuen Madrilen ikas zezan eta, hala, Espainiako hiriburuko Jiménez Arandaren estudioan hasi zuen bere prestakuntza eta beranduago Joaquín Sorollarekin hasi zen, haren ikasle nabarmenetako bat izan zelarik. Hurrengo urteetan zenbait erakusketa antolatu zituen Bilbon nahiz Donostian eta Espainiako Margolari eta Eskultoreen Elkartearen presidente izendatu zuten.

1902an Bretainia, Holanda eta Alemaniara bidaiatu zuen bere estiloa gehiago garatzeko probestuz Margolari gisa, ohitura eta generoko iruditegian zentratu zen. XX. mendearen lehen erdiko paisaia eta horma- margolaritzaren adierazgarri nabarmenetakoa izan zen.

Espainiako Guerra Zibilaren baitan, errepublikazaleek Jaramako Paracuellosen fusilatu zuten 1936an.

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.