Zubizabal zubia Zalduondon Erdoña eta Agurainera bideko irteeran dago (Araba), Kalzadausi izen esanguratsua ere baduena, eta Ametzaga errekak zeharkatzen du.[1] Antzina hau zen Lizarrateko galtzadatik herri horietara zihoan bideko Zalduondo hegoaldeko irteera. Aldamenean, guruztoki bat du; biak ere eraikitako euskal ondare nabari sailkatuta daude.
Zubizabalek bi begi ditu, haietako bat zertxobait puntaduna, eta Erdi Aroan du jatorria. 1797ko iraileko Probintziako bide eta zubien plan orokorrean adierazten zen Probintziak ordaindu zuela haren konponketa, guztiz hondatuta baitzegoen, baina artean oinarri irmoak ez zituela.[1]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak