Guruztokia herri-sarreretan, bidegurutzeetan eta bide edo galtzada tradizionaletan izan ohi den otoitz-leku kristau irekia da, normalean gurutze edo irudi bat duena.
Baseliza txiki baten erakoa denean, Euskal Herrian santutxo ere esan ohi zaio. Kantabriakoei santuco esaten diete han.
Motak
Berezko guruztoki eta santutxo baten desberdintasun semantikoa edo egiturazkoa ez da erraza definitzen
Guruztokiak herrien sarreran, bideen aldamenean eta antzinako galtzaden inguruan kokatuta daude. Baseliza hauek parrokia-elizatik gertu egoten dira, eta antzinako bidearekin edo galtzadarekin lotzen dira aurrekoarekin. Zenbait kasutan, bide honetan kalbarioa egoten da, eta Kalbarioarekin lotutako izenak (Santa Gurutze edo Santu Kristo...) agertzen dira. Antzina guruztokietan, apalkuntza edo amore emateko ospakizuna izaten zen, erromantzezko humilladero horrekin lotua dagoelarik, batzuetan umildegi emana euskaraz. Belaunikatzea edo umiliazioa egiten zuen oinezkoak herriren batera sartu orduko. Bidaiaria bakean zetorrela adierazteko zen erritua, eta kristaua zela eta ez moroa edo judua. Instituzionalki, herri batera sartzera zihoan bidaiaria edo kanpotarra kontrolatzeko erabiltzen zen[1]. Aldiz santutxoak lirateke bide urrunago edo sakabanatuagoetan dauden baseliza txikiagoak, kultu berezkorik gabeak.
Iberiar penintsulan ohikoak dira bideko gurutze erako guruztokiak ere, horietako batzuk estaliak, eta halako adibideak ere badira Euskal Herrian.
Gurutze beregain hauen artean ere badira tipologiak, peirón esaten dietenak Aragoi aldean dira ezagunak[2], bereziki, eta cruceiro esaten dietenak Galizian.
Iruditegia
Extremadurako Guadalupe herriko Ermita del Humilladero deritzona.
Esconjuradero delakoak, Pirinioetako egitura bat, exortzismo funtzioak zituztenak batzuetan (Nafarroan ere bada adibideren bat).