Santutxo

Artikulu hau baseliza motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santutxu (argipena)».
Arrasateko Uribarri auzoko santutxoa, Itxaropenaren Andre Mariarena.

Santutxoa Euskal Herriko eraikin erlijioso tipikoa da, baseliza txiki bat[1], santu baten irudia edo gurutze bat izan dezakeena, Espainian umiliadero edo umilategi baten parekoa, eta Kantabrian santuco esaten duten egituren berdintsua.

Herri sarreretan ohikoak dira, eta baita bide edo galtzada zaharren aldamenetan, esaterako Eibartik Arraterako bidean dauden hiru santutxoak[2].

Ohikoa da irekia izatea, edo itxia bada ere, barnealdea ikusi ahal izatea errejatik.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  2. Sarasua, Asier. «Eibar, elementu etnografikoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).

Ikus halaber