Zotero
Zotero ikerketako artikuluak idazterakoan bibliografia eta erreferentziak kudeatzeko software libreko aplikazioa da, (reference management softwarea). Aukera ematen du erreferentzia bibliografikoak nabigatzailearekin erraz bildu, kudeatu eta gero testu editoretara erraz esportatzeko. Firefox nabigatzailerako gehigarri gisa sortu zen 2006. urtean, baina 2011tik urtetik aurrera, Zotero Standalone bertsioa erabil daiteke sistema eragile nagusietan (Windows, GNU/Linux eta Mac OS X), baita Safari eta Chrome nabigatzaileekin ere.[1][2][3][4]
Zotero irabazteko asmorik gabeko erakunde batek kudeatzen du, Digital Scholar izeneko erakundeak. Softwarea garatu, mantendu, eta akademiako ikertzaileei zerbitzua emateko sortu zen Digital Scholar izeneko erakundea. Software librearen komunitateak parte hartzen du software librearen garapenean..
Liburutegi digital moduan antolatutako ikerketari buruzko webgune nagusietan (PubMed, Google Scholar, Google Books, Amazon.com, eta Wikipedian ere bai), Zoterok detektatzen du noiz azaltzen den liburu edo artikulu baten erreferentzia, eta sagu-ziztada bakar batekin posible da erreferentzia oso horiek automatikoki jasotzea eta modu egituratuan fitxategi lokal batera eramatea testu moduan.
2012tik integratuta dago Microsoft Word and LibreOffice testu editoreekin, jasota daukan artikulu baten aipamena testuan gehitzea klik pare batean egin daiteke horrela.
Abiapuntua online artikulu bat bada edo web orri bat, Zoterok artikulu osoaren kopia bat gorde dezake lokalean. Horrelakoetan erabiltzaileak oharrak, etiketak, eta beste gorde ditzake nabigatzailearen interfazearen bitartez.
Lokalean gordetako erreferentzia bibliografikoen azpimultzo bat esportatu daiteke geroago hainbat formatu bibliografiko ezagunetako bat erabiliz. Are gehiago, erreferentzia bibliografiko guztiekin eta horien gainean erabiltzaileak sortutako rich-text memo-ekin laburpen bat sortu daiteke HTML fitxategi moduan.
Programa honen egilea Center for History and New Media da (George Mason Unibertsitatekoa (GMU)). Software irekia eta luzagarria da, onartzen baita beste erabiltzaileek zita-idazkera eta webguneetarako itzultzaileak gehitzea, eta oro har, plataforma zabaltzea ere onartzen du[5].
Zotero izena albaniera hizkuntzako zotëroj aditzetik dator, bere adiera, gutxi gorabehera, "menpean hartu, ondo jakin" da[6]. Bere helburua erreferentziak kudeatzeko programa zaharkituen tokia hartzea da, programa zahar horiek Internet konektatu gabe lan egiteko diseinatuta baitzeuden.
Euskaraz
Badabil software librearen euskal komunitateko baten bat Zotero honen hizkuntza-lokalizazioa euskarara ekartzen.[7]
Erreferentziak
- ↑ «Zotero» Mondragon Unibertsitatea (kontsulta data: 2021-12-12).
- ↑ Deusto, Biblioteca Universitaria de. «Biblioguías Deusto LibGidak: Kudeatzaile bibliografikoak: Zotero» biblioguias.biblioteca.deusto.es (kontsulta data: 2021-12-12).
- ↑ Pereira Varela, Juan Antonio. (2018). Bibliografiaren kudeaketa Zotero (software librea) erabiliz. UEU (kontsulta data: 2023-05-09).
- ↑ Pereira Varela, Juan Antonio. (2017). Bibliografiaren kudeaketa Zotero erabiliz. Ikergazte - UEU (kontsulta data: 2023-05-09).
- ↑ Young, Jeffrey R. (2006). "Firefox Scholar Released (Now Called Zotero)". The Chronicle of Higher Education, The Wired Campus, 2006-10-31
- ↑ The etymology of Zotero. The Ideophone 2008-01-25 (kontsulta data: 2008-12-01).
- ↑ «Zotero - Librezale.eus» librezale.eus (kontsulta data: 2023-06-27).
Ikus, gainera
- ScrapBook. Firefox-en antzeko beste gehigarri bat, erreferentziak harrapatzeko balio du, baina erreferentzia horiek kudeatzeko laguntzarik ez du
- CiteProc
- COinS
- LibX
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Zotero webgune ofiziala.
- (Ingelesez) Zotero & Wikipedia.
- (Ingelesez) Screencasts on Zotero website.
- (Ingelesez) Harkaitz Zubiagaren bloga.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.