MARC formatu

Washingtongo Kongresuaren liburutegia, D.C., eta horretarako MARC formatua sortu zen 1968an.

MARC formatua (MAchine Readable Cataloging - makinak irakurri dezakeen katalogazioa -esaldiaren akronimoa) liburutegi katalogoetako datu bibliografiko informatizatuak trukatzeko formatua da, 1968an amaitua.

"Informazioa trukatzeko formatua" egitura kontrolatu bat da (kode eta edukien sistema) fisikoki dagoen informazioa ordenagailuek irakurri eta interpretatu dezaketen erregistro batean idazteko (datuak kodetzeko). Formatu horien barruan MARC formatua dago.

Nikos Kazantzakis greziar idazlearen Askitiki liburuaren fitxa bibliografikoa Marc formatuan.

MARC formatua datu bibliografikoak ordenagailuz ezagutu eta manipulatu ahal izateko moduan egituratu eta identifikatzeko aukera ematen duen arau-multzoa da. Informazioa trukatzeko arau horrek erregistro bibliografikoetan biltegiratzen du informazioa, eta, ondoren, tratatu, aurkitu, trukatu edo erabiltzailearen eskura jartzen du. Ez da software bat, datu bibliografikoen erregistroetarako egitura bat baizik, komenigarritzat jotzen den softwarearekin sortutako datu-base bati aplikatzen zaiona. Haren erabilerak liburutegien arteko elkarreragingarritasuna eta datu bibliografikoen truke automatizatua ahalbidetzen du, eta liburutegiak kudeatzeko sistema integratuak garatzea ahalbidetzen du, lankidetzarako oinarrizko premisa. Gainera, kontrol bibliografiko unibertsalerako funtsezko tresna bihurtu da.[1]

1960ko hamarkadan informatika iritsi zenean, MARC formatua sortu zen paper formatura egokittuako katalogazio-arauak (ISBD) makina-lengoaiara itzultzeko beharrari erantzuteko. Hartara, sareta kodifikatuak proposatzen ditu, katalogazio erregistro (erregistro bibliografiko) bat osatzen duten zati guztiei etiketak esleitzen dizkietenak. Truke-formatu bat eratzea ere lortu nahi zen, liburutegiek erregistroak trukatu ahal izan zitzten, erabiltzen den kudeaketa-softwarea edozein dela ere.

Hasierako formatu horretatik aldaera ugari sortu ziren gero, nazionalak eta nazioartekoak, aurrerantzean MARC formatuen familia osatuko zutenak.

Adibideak

Nafarroako Biblioteka digitalean (BiNaDi), “Catálogo monumental de Navarra/Nafarroako monumentuen katalogoa” lan entziklopedikoaren, ISBN zenbakia, ISBD deskribapena, Marc21 datuen fitxa eta idazlanaren kopia eskaneatua kontsulta ditzakegu.[2]

Historia

MARC formatuaren jatorria AEBko Kongresuko Liburutegia da.[3] Horrek bideragarritasun azterketa bat enkargatu zion Inforonics enpresari, eta, ondoren, formatua hartzeko lanak 1965ean hasi ziren, Henriette Avram[4] informatikariak gidatuta. MARC I proiektuaren helburuak, hasieran, sailkatze eragiketen ingurukoak zirenak, azkar aldatu ziren datuen transferentziari garrantzia handiagoa emateko; ondoren, datu bibliografikoen trukea izan zen helburu nagusia. 1966 eta 1968 artean hamasei liburutegik parte hartu zuten probetan, astero hamarnaka mila erregistro MARC formatuan idazteko. Proba horien ondorioek MARC I formatua aldatzea ekarri zuten. Ondoren, British National Bibliography erakundeko zerbitzuekin lankidetzan, MARC II formatua sortu zen 1968an. Eta 1969ko martxoan jarri zen martxan MARC formatuko lehen erregistroak trukatzeko zerbitzua.

Aldi berean, MARC sistema erabil zezaketen sistemen arteko elkarreragingarritasuna bermatzeko, ISO 2709 araua prestatu zen, izendatzaile komun bat sortzeko.[5]

Printzipioak

MARC formatua datu-eremuen segida bat da, luzera aldakorrekoa edo finkoa, eta eremu bakoitzak etiketa bat du (3 digituko zenbaki bat). Luzera aldakorreko eremuetarako, berriz, bi adierazle eta azpieremu daude (luzera aldakorrekoak edo finkoak). Eremu bereko azpieremuen mugatzaileek dolarra ($) karakterea dute. Azpieremuak errepikagarriak (bikoizgarriak, maila bereko datu bat sartzeko) edo errepikaezinak dira.

IFLAk zehatz-mehatz definitzen ditu eremu batzuk, baina erabiltzaileek tokiko etiketak sor ditzakete 9. digitua elabiliz. Azlen datu horiek ezin dira esportatu nazioartean.

Erabiltzaile-interfaze informatikoen garapenari esker, egitura mota honekin MARC datu-trukeak asko errazten dira liburutegien artean. Formatu egituratu horiek, gainera, erraztu egiten dute datu bibliografikoak sistema informatizatuetan sartzea. Sistema horiek iragazkiak eta/edo sarrera-saretak eskain ditzakete dokumentu-motaren arabera, katalogatzen dituzten dokumentuei dagozkien eremuen azalpena errazteko. IFLAk era askotako dokumentuetarako erabil daitezkeen eremu asko definitu ditu. MARC formatu batzuk aurrez egituratuta daude, dokumentu-motaren araberako sareten arabera, eta, horri esker, ia euskarri guztietarako saretak sortu dira.

Datuak sartzeko prestatuta dauden interfaze askok MARC saretak erabat ezkutatzeko aukera ematen dute, eta horien ordez, datu erabilgarri bakoitzari dagozkion sarrera-laukizuzenak aurkeztuz.

Aldaerak

1975etik aurrera hainbat aldaera sortu ziren nazio mailan eta nazioartean:

  • USMARC: formatu nazionala Estatu Batuetan ;
  • CAN/MARC: formatu nazionala Kanadan ;
  • MARC 21: USMARC, AUSMARC (Australia), UKMARC (Erresuma Batua) eta CANMARC bat-egitea, IFLAk truke-formatu gisa onartua. Bere mantenua Kongresuko Liburutegiak egiten du;
  • UNIMARC: IFLAk 1977an sortua. Hasieraan, beste MARC formatuen arteko trukerako formatu bat izateko diseinatu zen. Orduan, nahikoa zen UNIMARC eta formatu bakoitzaren arteko konbertsio programak garatzea eta horrek orduan mugatu zituen beharrezko garapenak. Ordutik, beste formatuak bezala erabili izan da, eta, adibidez, Frantzian datuak trukatzeko formatu ofizial bihurtu da;[6]
  • INTERMARC: Frantziako formatu nazional gisa sortu zen hasieran, eta Frantziako Liburutegi Nazionalak, Fresnesko Udal Liburutegiak, Puy-de-Dôme departamenduko Mediatekak eta Paris eta Lyongo musika kontserbatorioetako liburutegiek erabiltzen dute barnean.

MARC formatuko katalogo bat euskarri informatikoan kopiatzea ISO 2709 arauak definitzen du.

MARC 21

Library of Congress liburutegiak erabiltzen duen USMARC eta National Library of Canada liburutegiak erabiltzen duen CANMARC formatuak bateratu zituen; beraz, jarraitutasuna eta egonkortasuna bermatzen zuen, eta existitzen diren milioika MARC erregistroei jarraipena emateko helburua zuen. Aldaketetara eta tokian tokiko beharretara malgutasunez egokitzen zaielako. Horrek formatu egokituak gutxika uztea ekarriko zuen, erregistroen trukea erraztuko zuen nazioarteko formatu bakar batera aldatzeko. Liburutegien arteko Lankidetzarako Kontseiluaren Osoko Bilkurak, 2009ko otsailean Kordoban egindako saioan, Espainiako liburutegi-sistemak MARC21 formatua erabiltzen hasteko gomendioa onartu zuen.[7]

MARC formatuaren bilakaerak

Bilakaera teknologikoen eta webaren agerpenaren aurrean, MARC formatuak zenbait muga azaldu zituen, eta gero eta zaharkituago geratzen ari zen. Beraz, eboluzionatu egin beharra zuela ikusi zen, egokitzeko eta ez desagertzeko.

Hala, Kongresuko Liburutegia MARC formatua XML ingurunean erabiltzeko proiektu bat garatzen hasi zen 2001ean, erregistroak beste formatu batzuetara bihurtzeko aukerak zabaltzeko eta protokolo berriak erabili ahal izateko.[8] Bi eskema ezberdin garatu ziren:

  • MARC21 formatuko eremu guztiak XML moduan adieraztea ahalbidetzen duen MARC XML eskema
  • MODS eskema (Metadata Object Description Schema), erabiltzaileari bideratutako formatu sinplifikatuen artean kokatzen dena, hala nola Dublin Core eta MARC XML formatuen artean. MODS MARC XML baino errazagoa da, baina ez hain osoa.

Frantzian, Kultura eta Komunikazio Ministerioaren BiblioML - Mission de la recherche et de la technology proiektuak BiblioML formatua definitu zuen, UNIMARC formatu bibliografiko eta aginduen XML irudikapena dena.

Baina eboluzio horiek gorabehera, batzuek, Roy Tennant kasu, «MARC-en heriotza» iragartzen dute. 2012an, Kongresuko Liburutegiak formatu berri bat proposatu zuen, BIBFRAME izenekoa, RDF grafo-ereduan oinarritzen dena eta MARC 21 ordeztuko duela espero dena.[9]

Trantsizio bibliografikoa programa garatzen ari da Frantzia eta horren bidez, UNIMARCi beharrezko eboluzio bat inposatzeko proiektuari ekiten dio gehienbat, datuak RDFn erakustea ahalbidetu dezan. Eginkizun hori UNIMARC (CfU) Frantziako Batzordeak hartu du bere gain.[10] Bestalde, Frantziako Liburutegi Nazionalak ere INTERMARC formatua aldatzeko lana erabakia hartu zuen.[11][12]

MARC XML

2002an, Kongresuko Liburutegiak MARC-XML eskema garatu zuen, MARC erregistroak XMLn irudikatzea ahalbidetzen duen bestelako erregistro-egitura. Liburutegiek, normalean, MARC-XML formatuan erakusten dituzte erregistroak, web-zerbitzu baten bidez, SRU (Search/Retrieve via URL) edo OAI-PMH estandarrei jarraituz.

MARC-XML formatuko informazioa sistema ugariren bidez erraz aztertzen denez, eskema software-paketeetako agregazio-formatu gisa erabil daiteke, hala nola MetaLib, nahiz eta azken horrek DTD espezifikazio zabalago batean fusionatzen duen.

MARC-XML diseinatzeko helburu nagusien artean daude:

  • Eskemaren sinpletasuna.
  • Malgutasuna eta hedagarritasuna.
  • MARC formaturako bihurketa itzulgarria eta informazio-galerarik ez egotea.
  • Datuak XML estiloko orrien bidez aurkezteko erraztasunak ematea.
  • MARC erregistroak eguneratzeko eta datuak XML transformazioen bidez bihurtzeko aukera ematea.
  • Balidazio-tresnak egon daitezen sustatzea.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) González, Lía. (2023-02-15). «Temario de Ayudante de Biblioteca de la Administración General del Estado» Bibliopos (Bibliopos.es).
  2. (Gaztelaniaz) Asunción, García Gainza, María Concepción (1937-) # Orbe Sivatte, Mercedes de # Domeño Martínez de Morentin. (1997.). «Catálogo monumental de Navarra. V***, Pamplona ; Índices generales de la obra / por María Concepción García Gainza, directora, Mercedes Orbe Sivatte, Asunción Domeño Martínez de Morentin ... [et. al..»] BiNaDi - Biblioteca Navarra Digital (kontsulta data: 2026-02-01).
  3. (Ingelesez) «1 Introduction» OCLC 2025-12-01 (kontsulta data: 2026-01-30).
  4. (Ingelesez) Norman, Jeremy. «Henriette Avram Develops the MARC Cataloguing Standard : History of Information» www.historyofinformation.com (kontsulta data: 2026-01-29).
  5. Cazabon, Marie-Renée. (2005,). UNIMARC : Manuel de catalogage. in: Bibliothèques. Paris: Éditions du Cercle de la librairie.
  6. (Frantsesez) «L’avenir de l’UNIMARC : MARC est mort, vive le MARC !» BnF 2023ko iraila.
  7. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS). (2015eko otsaila). MARC21 formatuaren eta AbsysNet 2.0 sistemaren berritasunak aurkezteko jardunaldiak. 2015eko otsaila. , 41 or..
  8. (Frantsesez) «MARC en XML» BnF - Site institutionnel (kontsulta data: 2026-01-30).
  9. (Ingelesez) Tennant, Roy. (2002ko urriaren 15). «MARC must die» Library journal (EBSCO Publishing): 26-28..
  10. (Frantsesez) «Comité français UNIMARC» Transition bibliographique - Programme national (kontsulta data: 2026-01-30).
  11. (Frantsesez) Peyrard, Sébastien. (2017-10-01). «L’Intermarc « nouvelle génération » de la BnF» Arabesques (87): 21.  doi:10.35562/arabesques.296. ISSN 2108-7016. (kontsulta data: 2026-01-29).
  12. (Frantsesez) Sébastien Peyrard, “À défaut d’enterrement : les défis et les promesses de l’INTERMARC nouvelle génération”, 2018ko abuztuaren 16

Bibliografia

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.