Kode irekia modu askean banatu eta garatu den softwarea definitzen duen terminoa da. Kode irekiak orientazio handiago du partekatzeko onura praktikoetara software libreak azpimarratzen duen aspektu moral edota filosofikoen baino[1].
Historia
Haren erabilera 1998an jaio zen lehen aldiz software librearen komunitatearen erabiltzaileren batzuen eskutik, sofware librearen ingelesezko izen original anbiguoa (free software) ordezteko saio gisa . « Free » ingelesean bi esanahi desberdin ditu testuinguruaren arabera: doakotasuna eta askatasuna. Hori dela eta, kasu honetan, "irakurri, aldatu eta doan birbanatu ahal dugun softwarea (doako softwarea) eta, gainera, software librea, askatasunaren adieraren arabera.
Batzuentzat terminoa ez zen egokia ordezteko jadanik tradizionala zen free software' terminoa', askatasunaren kontzeptua kentzen zuen eta, sarri doakotasun sinplearekin nahasia. Hala ere, kode ireki terminoa anbibalentea izatean jarraitu du, gaur egun erabiltzen baita software librea eskaintzen ez duten programatzaileen aldetik baina, bai ordea, programen iturburu kodea haren berraztertze edo aldaketa aurretik baimendua haren pare akademikoen aldetik'.
Horrelako anbiguotasunik ez agoenez beste hizkuntzatan software libre terminoa egokia da aldaketak, erabilera eta banaketa erabat librea eskaintzen duten programei erreferentzia egiteko, aipatutako askatasunak etorkizunean ez aldatzea arau inplizitupean beti Are gehiago, ingelesean ere "libre software" terminoa erabiltzen da anbiguotasun semantikoak saihesteko.
"Itzulpen hertsiki literal" baten ikuspuntutik " Iturburu kodea" aztertu ahal izatea da "kode irekiaren" esanahi testuala, interpretatu ahal dena termino malguago eta ahulago "software librearena" baino'. Hala ere, mugimendu biek lizentzien multzo bera onartzen dute eta oinarri baliokideak mantentzen dituzte.
Hala ere, bereizi behar dira "kode irekiko programak, erabiltzaileei hobetzeko askatasuna ematen dietenak, iturburu-kode eskuragarri baino ez duten programetatik, erabileraren edo aldaketaren gaineko murrizketekin.
Software librea / Kode irekia
Gaur egun kode irekia softwarearen inguruko mugimendu berri bat definitzeko erabiltzen da (Open Source Initiative), software librearen mugimendutik diferentea, ikuspuntu filosofikotik bateraezina azken honekin, eta guztiz baliokidea ikuspuntu praktikotik, benetan, mugimendu biek batera lan egiten baitute proiektuen garapen praktikoan.
Kode irekia kontzeptuaren azpiko ideia sinplea da: programatzaileek (Interneten) programa baten iturburu-kodea Irakurri, aldatu eta birbanatu ahal dutenean, programa bilakatzen, garatzen da eta hobetzen doa. Erabiltzaileek haren beharretara egokitzen dituzte, erroreak zuzentzen dituzte abiadura harrigarrian, software konbentzional edo itxiaren garapenean aplikatutakoan baino, emaitza gisa software hobe baten ekoizpena eskainiz.
1991ko abuztuaren 25an: Linus Torvaldsek mezu bat argitaratzen du comp.os.minix USENET berri-taldean garatzean ari den Unix motako kernel berriari buruz (Linux).
1998ko urtarrilaren 22an: Netscapek Navigatorren "iturburu kodea" askatuko duela iragartzen du.
1998ko uztaileko 13-17: Oraclek eta Informixek haren datu-baseak GNU/Linux-era konektatuko direla iragartzen dute.
1998ko abuztuaren 10an: Sun Microsystemsek Solaris eskaintzen die gizabanako erabiltzaileei eta hezkuntza instituzioei edo irabazi asmorik gabekoei.
1998ko azaroaren 1ean : Halloween Documents izenekoak argitaratzen dira: Microsoften planak GNU/Linux-en eta kode irekiko beste proiektu batzuen kontra.
1998ko abenduaren 16an: IDG-k berri ematen du GNU/Linux-en merkatu-kuota %212 handitu zela 1998an.
1999ko martxoaren 15an: Applek Darwin abiatzen du kode irekiko lizentziarekin.
1999ko ekainaren 4an: Microsoftek baieztatzen du Linuxek gehiago saltzen duela Windows 98 baino azalera handietan.[2]
1998 eta 2000 artean hazkunde handia nabaritu zen GNU/Linux-ren ospean eta "kode irekiko softwarearen aldeko" enpresen eraketan. Mugimenduak ere softwarearen industria nagusiaren arreta harrapatu zuen, kode irekiko softwarea softwarearen konpainia kontsolidatuen eskaintzetara eramanez, Sun Microsystems Starofficerekin eta IBM OpenAFSekin adibidez.
"Kode irekiko" mugimendua
Kode irekiaren ideia ondoko premisan zentratzen da: kodea partekatzean, lortutako programak kalitate hobea edukitzera jotzen du software jabedunarena baino; ikuspuntu teknikoa da. Bestalde, software libreak joera filosofikoak ditu eta moralak ere: software jabeduna, partekatu ezin denez, ''ez-etikoa" da, gizakien artean partekatzen debekatzea sen onaren aurka doanez.
Software libreak bezala kode irekaki edo open source-ak betebehar batzuk ditu[3]
Programa bat mugimendu honen barruan kokatu ahal izateko:
Birbanatze librea: softwareak erregalatu edo saldu daiteke libreki.
Iturburu-kodea: iturburu-kodea barneratua egon behar da, edo libreki eskuratu.
Lan deribatuak: aldaketen birbanatze baimenduta.
Egilearen iturburu-kodearen osotasuna: lizentziek eskatu ahal dute aldaketak birbanatu daitezen bakarrik adabaki gisa.
Pertsonen edo taldeen bereizketarik gabe: inor ezin da kanpoan utzi.
Ekimen areen bereizketarik gabe: erabiltzaile komertzialek ezin dira baztertu.
Lizentziaren banaketa: programa jasotzen duten guztiei eskubide berberak aplikatu behar zaizkie
Lizentziak ezin du produktu baten berariazkoa izan: programa ezin da bakarrik lizentziatu banaketa handiago baten parte gisak.
Lizentziak ezin du murriztu beste software bat: lizentziak ezin du behartu software irekiarekin banatzen den beste software bat kode irekikoa izatera.
Lizentziak teknologikoki neutrala izan behar du: lizentziaren onarpena ez da eskatu behar saguaren klik batez edo softwarearen euskarriaren menpeko beste berariazko forma batez.
2021ean Europako Batzordeak jakinarazi zuen kode irekiko softwareari buruzko arau berriak onartu zituela, eta horien arabera, Europako Batzordearen aginduz garatutako software-soluzioak, egoiliarrentzat, enpresentzat eta gobernu-erakundeentzat onura potentzialak kontuan hartzeko modukoak zirela, lizentzia irekien pean egongo zirela, eskuragarri guztientzat.[4]
«
Kode irekiak abantaila handiak eskaintzen ditu Europako Batasunak lidergo-eginkizuna izan dezakeen eremu batean. Arau berriek gardentasuna areagotuko dute, eta Batzordeari lagunduko diote, baita Europa osoko herritarrei, enpresei eta zerbitzu publikoei ere, kode irekiko softwarea garatzen. Softwarea hobetzeko ahaleginak bateratzeak, eta funtzio berriak batera sortzeak, gizartearentzako kostuak murrizten ditu, beste garatzaile batzuek egindako hobekuntzek ere etekina ateratzen baitute. Horrek segurtasuna ere hobe dezake, kanpoko espezialistek eta independenteek softwarea egiaztatzen baitute erroreen eta segurtasun-akatsen bila.
»
—Johannes Hahn. Europako Batzordeko Aurrekontu eta Administrazio komisarioa.