Zinegotzi ordezkaria[1][2][3][4] edo zinegotzi eskuordetua[5][6] (Concejal Delegado, espainolez), Espainiako egitura politiko-instituzionalean, zinegotzi hautetsi izateaz aparte toki gobernuko kide edo udalbatzaren kide den zinegotzia da.
Zinegotzi eskuordetuak bi kargu izango ditu aldi berean: udal horretako osoko bilkurako kide (hauteskundeetan hautatuak izan ziren zinegotzi guztiak bertan daude) eta herri horretako gobernuko kide. Gobernuko ministro edo sailburu bat moduan, batzutan ministro/sailburu eta legebiltzarkide izango da aldi berean.
Funtzioak
Udal hauteskundeetan hautatutako zinegotzi guztien udal osoko bilkura (udal horretako "parlamentua") osatu ostean, osoko bilkura horrek alkate bat hautatzen du eta alkate horrek toki gobernuko kideak, hau da, zinegotzi eskuordetuak.[7][8][9]
Zinegotzi eskuordetuek gobernu sail bat izango dute haien ardurapean (hezkuntza, osasuna, garraioak, ekonomia, ogasuna, obra publikoak, hirigintza, euskara...).
Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 legearen 23.4. artikuluak dioen moduan: "El Alcalde puede delegar el ejercicio de determinadas atribuciones en los miembros de la Junta de Gobierno Local y, donde ésta no exista, en los Tenientes de Alcalde, sin perjuicio de las delegaciones especiales que, para cometidos específicos, pueda realizar en favor de cualesquiera Concejales, aunque no pertenecieran a aquélla".
Erreferentziak
Kanpo estekak