Zielona granica (euskaraz: «Muga berdea», nazioartean ingelesezko Green Border izenburuarekin ezaguna) Poloniako 2023ko film dramatikoa da, Agnieszka Hollandek zuzendua. Bielorrusia eta Europar Batasunaren arteko mugako krisian harrapatutako migratzaileen egoera zaila dramatizatzen du filmak.
Filma Veneziako Nazioarteko 80. Zinemaldian eman zuten, eta Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen. Kritikarien kritika positiboak jaso zituen, baina Poloniako PiS alderdi eskuindarreko ordezkariek gogor astindu zuten filma.[1]
Euskal Herrian Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zen 2024eko apirilean.[2]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Bielorrusia eta Poloniaren arteko mugako baso zingiratsuetan, Europako Batasunera iritsi nahi duten errefuxtiatuak 2021eko krisi geopolitikoan harrapatuta geratu dira. Horien artean, familia siriar bat eta bakarrik migratu duen emakumezko afganistandar bat daude. Bielorrusiak Poloniara egozten ditu saldoka errefuxiatu hauek, eta Poloniatik bueltan jaurtitzen dituzte mugaz bestaldera.[2]
Poloniako aldean, Julia izeneko ekintzaile mindu baten bizitza eta Jan izeneko mugazain gaztearen bizipenak eta kezkak ere agertzen zaizkigu.
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak